miércoles, 11 de abril de 2018

Galdakao, Burdin Hesiaren “giltza” eta “erdigunea”


Logro decisivo para las tropas franquistas, la prensa de la época define a Galdakao como “llave y punto central del Cinturón de Hierro”, “estratégico” para acceder a Bilbao. Tanto su ubicación como sus industrias hacían a nuestro municipio objetivo principal de los fascistas.


Sasoiko egunkarietako albiste eta kronikak irakurriz gero, zalantza barik, Galdakaok 1936ko gerran zenbaterainoko garrantzia izan zuen argi ikusten da: “Galdakao, Burdin Hesiaren giltza, Dávilaren tropen menpe”; “Galdakao leku estrategikoa da Bilborako bidean”, “Galdakao Burdin Hesiaren erdigunea da”, eta abar. 1937ko ekaineko berriak dira. Jakina, Francoren aldeko agerkarietakoak dira denak, eta pozarren daude Galdakao Francoren esku geratu delako.

Gure udalerritik kilometro askotara dauden Espainiako herrietakoak dira, eta “estrategikotzat” jotzen dute Galdakao; besteak beste, La Gaceta de Tenerife egunkari katolikoak, Teruelen argitaratzen zen Falangearen Lucha izeneko agerkaria, El avisador numantino, Noticiero de Soria, Diario de Córdoba, eta Kubako Diario de la Marina dira. Urruneko egunkariek gure herrian jazotzen denaren gainean jakin-mina zuten, beraz.





Dena dela, ez da gauza berria: aurreko gerretan ere, I. Gerra Karlistan, esaterako, Galdakao –hain zuzen ere, Urgoiti- leku estrategikoa zela zioten karlistek euren kroniketan, “bide garrantzitsu biren kontrola zuen, Arratiakoa eta Zornotzakoa”.

Zer dela nabarmentzen zen horrenbeste Galdakao? Ba, arrazoi bi daude gutxienez: benetan ere leku estrategikoa zela Bilbora bidean, eta beste alde batetik, gure herriak zuen industria, burdin meatzeak eta lehergailu fabrikak. Horrek guzti horrek bihurtu zuen Francoren jomuga. Eta, aldi berean, jakina, errepublikarrentzat ere galera itzela izan zen Galdakao faxisten menpe lotzea.

Ekainaren 15ean sartu ziren Francoren tropak Galdakaora, jazoera hori albiste nabarmendua da aipatu ditugun nazionalen aldeko komunikabideetan. Galdakao euren menpe dagoela, denek aurreikusten dute Bilbo ere laster jauziko dela.

Matxinatuen aldeko egunkarien arabera, “gorri separatistek” gutxien espero zuten puntuetatik sartu ziren Francoren tropak, eta Galdakaon erresistentzia txikia topatu zuten, errez menderatu ahal izan zuten. Hala ere, hain erraza ere ez zen izango “200 lehergailutik gora” bota zituztela nabarmentzen baitute egunkari horiek.

Frankistak pozik daude, “gorriek” Galdakaon aberastasun handiak utzi dituztelako, burdina, lehergailu fabrika, munizioa... Batez ere, lehengaiak gura zituzten, gerrarako lehengaiak.

Galdakaora sartu, eta handik gutxira, ekainaren 19an, Bilbon zeuden tropa frankistak.

Testua: Nagore Ferreira Zamalloa - Kepa Lizarraga (Galdakao Gogora)

martes, 20 de marzo de 2018

La guerra de Don Álvaro, el médico

Zabalganen zeukan kontsulta Don Alvaro medikuak, eta han Galdakaoko hainbat familia artatu zituen. Gerra sasoian ere osagile ibili zen, Ibaizabal eta Gordexola batailoietan. Artxandan egon zen, tropa frankistak Bilbon sartu zirenean. Larrinagako kartzelara eraman zuten preso, eta ostean herriko mediku izaten segitu zuen.

Álvaro Zabala Oleaga, o Don Álvaro, el médico, que es como se le conocía en el Galdakao de la primera mitad del siglo XX fue uno de los galenos que se ocupó de la salud de las familias del pueblo, en su consulta de Zabalgane.
 Nació el 20 de mayo de 1911 y, al igual que buena parte de sus hermanos, estudió Medicina, en la Facultad de Valladolid, donde consiguió el título en 1934.
Apenas un año más tarde, a la temprana edad de 24 años, fue nombrado Médico Titular del pueblo, pero pronto el alzamiento fascista y la guerra consiguiente se cruzarían en su camino.

En octubre de 1936 fue movilizado y le nombraron Teniente Médico del Batallón Ibaizabal, en cuyo cuartel de Milicias Vascas de Galdakao comenzó a compaginar la salud de sus gudaris y la atención debida a la población de Galdakao, fuera cual fuera su ideología. El siguiente destino, junto a su unidad militar, fue el frente de guerra, en la zona de Kanpazar.

Álvaro Zabala Oleaga, médico de Galdakao


En diciembre de 1936 le trasladaron al Batallón nacionalista Gordexola, que llegaría a estar formado por cerca de 700 gudaris. En él trabajó como médico, contando en su equipo sanitario con dos practicantes y 19 personas más, entre enfermeros y camilleros.
Su primer baño de sangre ocurrió durante la Batalla de Villareal, donde estaban defendiendo la pequeña localidad de Nafarrate. Sometidos a un duro ataque por las tropas fascistas, entre el 15 y el 31 de diciembre tuvieron que atender a 111 heridos y enfermos, sufriendo además muchas muertes.

Siguiendo el curso de la guerra, en febrero le ascendieron a Capitán Médico, y siguió los movimientos de su Batallón por distintos frentes, como los de Lekeitio, Mañaria, Gernika, Abadiño, Bizkargi, Mungia y Artxanda. En éste último, justo la víspera de la caída de Bilbao.

Dos de esas posiciones fueron especialmente dramáticas: la de mayo, en Bizkargi, y junio siguiente, en Artxanda. En el primer lugar, el equipo sanitario del Batallón, al mando de Don Álvaro, tuvo que atender 119 heridos y enfermos, además de padecer numerosas bajas mortales.

A su vez, en Artxanda, tan cerca de su pueblo natal y en la última línea de defensa de la capital, su trabajo sería extenuante, viendo cómo de los 623 gudaris que le acompañaban en abril, tan solo 79 llegaban a final de junio.

Retrocedieron hacía Cantabria y cayó prisionero el 3 de julio de 1937, siendo la cárcel de Larrinaga su prisión.

El 10 de agosto de 1937 se le sometió a Consejo de Guerra y, sorprendentemente, su condena a 6 años y un día de inhabilitación absoluta “por auxilio a la rebelión” no fue tan grave como podía esperarse de su condición de Oficial del Ejército. Analizando los motivos, parece que su trato humano a vecinos presos del pueblo, a pesar de que eran de ideología contraria, sirvió para que algunos de ellos intercedieran en su favor.


Médico por encima de todo, Don Álvaro volvió a cuidar durante años la salud de sus vecinos de Galdakao. Falleció trabajando, de forma repentina, y precoz, con tan solo 53 años, el 16 de julio de 1964.



Texto: Kepa Lizarraga Sainz– Nagore Ferreira Zamalloa Galdakao Gogora



Imagen: Foto archivo familiar

jueves, 8 de febrero de 2018

Orue txaleta, emakumeen kartzela Santutxu auzoan

Entre las calles Zabalbide y Juan Bolivar Elordui, en el barrio bilbaíno de Santutxu, a pocos kilómetros de nuestro pueblo, funcionó a partir de 1937 una cárcel de mujeres, el Chalet de Orue. Más de mil mujeres, entre ellas varias galdakaotarras, acompañadas de sus hijos e hijas, pasaron por este siniestro lugar. La investigadora galdakaotarra Mónica Ortiz Calvo nos hablará de este tan desconocido lugar en la próxima edición de la Semana de la Memoria que organiza Galdakao Gogora. 

 Behin baino gehiagotan aipatu dugu zer informazio gutxi dagoen gerra sasoiko kartzela eta kontzentrazio-esparruen gainean: Bilboko Santutxu auzonean zegoen Larrinagako kartzela, Deustuko kontzentrazioa esparrua (gaur egun, Deustuko unibertsitatea dena), eta Saturraran, Zornotza (gaur egun, Carmelo ikastetxea) eta Orueko emakumeen espetxeak, adibidez. 
Orueko txaleta esaten zioten hori gutxik ezagutzen dute. Santutxun zegoen, Zabalbide eta Juan Bolivar Elordui kaleen artean. Gaur egun etxebizitzak daude bertan, eta Francoren diktadura garaian Santa Marta klinika izan zen. Bertakoek ere ez dakite han kartzela egon zenik, memoria ia guztiz ezabatu da.
Al fondo, a la derecha, el Chalet de Orue, en 1949

Mónica Calvo Ortiz ikerlari galdakarrak urteak daramatza Orue txaletaren inguruan ikertzen, hango eta hemengo artxibategietan. Berak dinonez, harrigarria da Orueko Txaletaren inguruan dagoen informazioa urria. Esaterako, jakina da 1937an zabaldu zutela, baina inon ez da ageri noiz zarratu zuten.1941. urtearen ostean edo itxi ei zuten. 
Zenbat emakume egon ziren preso jakitea ez da lan erraza, 1.300 inguru izan ei ziren, euren seme-alabekin batera, Calvo Ortizen ikerketen arabera. Baina, beste behin ere, ez daukagu datu zehatzik. Gaitza da sinestea ere hain informazio gutxi egotea, ezta?

30 bat emakume galdakaotar
Galdakaon jaio eta bizi edo bizitzera etorritako makinatxu bat emakume egon ziren preso Orue Txaletean, hogeita hamar bat inguru. 78 urte zituen zaharrenak espetxean sartu zutenean, eta 16 urte besterik ez, gazteenak. Emakumeotako batzuk Saturrarango kartzela ezagunean amaitu zuten zigorra. 
Emakume presoen espediente batzuk “galdu” egin dira, eta kontsultatzeko moduan daudenetan, sarritan, ez dago informazio larregirik. Askotan matxinada delitu delakoa ageri da, baina ezin jakin zer dagoen izendapen zabal horren atzean. 
Plano de 1925, donde aparece “Orueren echea”

Jakin badakigu, dena dela, bizitza latza zela Santutxuko emakumeen kartzelan: preso larregi eta leku gutxi, jateko gutxi eta eskasa, garbitasuna ere askorik ez… Medikuek ere ez zuten ardura gehiegirik hartzen. Ez dago jakiterik ere zenbat emakume hil ziren Orue txaletean, baina badakigu batzuk fusilatu zituztela. 
Baina, Orueko txaletaz eta han jazotakoez, luze eta zabal berba egin gura izanez gero, aurtengo Memoriaren Astean aukera pare bakoa izango dugu, Mónica Calvo Ortiz aditua bera hizlari izango dugu eta. 


Texto: Nagore Ferreira Zamalloa- Galdakao Gogora