Mostrando entradas con la etiqueta galdakogogora. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galdakogogora. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de junio de 2012

Literatura eta Gerra Zibila

GERRA ZIBILA eta LITERATURAren arteko harremana izango da Oroimenaren Udabarria itxiko dauan ekitaldia.
Ekainare 21ean, arratsaldeko 7:30etan izango da Torrezabal Kultur etxean, Julen Gabiriaren koordinazio eta moderaziopean literatura ardatz bezala eukiko dauen solasaldia.
Hiru idazle ezagunok hitz egingo dute:
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

martes, 5 de junio de 2012

Ikastolako andereñoa

Monika Lekunberri Gerra Zibilaren aurreko ikastolan egon zan andereño bat da. Zorionez bere abotsa entzun geinke audio-elkarrizketa honetan. Eta ekainaren 13an halako kontuak entzuteko moduan egongo gara Torrezabal Kultur etxean. Monikagaz ibilitako umeak (gaur eun 80 urtetik gora daukienak) etorriko dira oroimen historikoa freskatzeko.
 
(Argazkia Galdakaori buruz DEIA egunkarian argirataratutako berri batetik hartuta)
BERE AITA ERE TREBEA ZEN PILOTAN BEDEREN Jakin ere badakigu, bere aita nafarra zela, eta pelotari trebea zela baita: esku baten arrautzak jarri eta besteagaz bakarrik... pelotari joten eutsola!
   

jueves, 29 de marzo de 2012

Ibon Uriberen Oroimenak

Nunca Mas erakusketaren hasiera ekitaldian Ibon Uribegaz berba egiteko aukerea euki dau Nagorre Ferreira kazetariak. Eta bere etxean bizitako eta kontatu barik egon diren oroimenengaitik galdetu dautso. Amamak ez eutsan kontatu, 18 urte euki arte, bere biraitita fusilatu egin ebela. Eta horrek emon eutson amorrua, familia askotan gertatuko zala uste dau Ibonek. Hona hemen bere testigantza eta gogoetak.