martes, 18 de abril de 2017

Militarrak Gandasegiko eskolan

Las aulas de Gandasegi no siempre tuvieron fines docentes. En abril de 1937, en plena Guerra, dieron cobijo al Batallón de EAE-ANV denominado “Azkatasuna”. Su función principal sería la construcción de defensas. En Gandasegi realizaban los estudios técnicos de las fortificaciones que luego realizaban en líneas del frente de guerra.

escuela de la cruz de galdakao
Escuela de la Cruz de Galdakao, en sus primeros años.
(sites.Google.com/site/Galdakao/1900-1919)

Kurtzeko Eskolak 1912ko irailean sortu ziren. Handik urte batzuetara, 1927ko abuztuan, berrizendatu zituzten, Remigio Gandasegi galdakoztarraren abizena hartu zuten, hain zuzen ere. Valladolideko artzapezpikua izan zen.

Edozelan ere, ezazue pentsatu Gandasegiko gelak ikasgela izan zirenik beti. 1937ko apirilean, gerra bete-betean zela, EAE-ANV alderdiko “Azkatasuna” izenez ezaguturiko batailoiaren babesleku izan zen eskola. “Ingeniarien 8.a” zen batailoiaren izen ofiziala.

EAE-ANV alderdi politikoak infanteriako beste hiru batailoi zituen. “Azkatasuna” beste horiek osatu eta denak batuz Brigada bat eratzeko sortu zen, hain zuzen ere.  

Defentsak eraikitzea zen batailoiaren betebehar nagusia. Horregatik izendatu zuten komandante Isidoro Olaizola, izan ere “Euzko Indarra”batailoiko gotortze taldeko zuzendari izan zen eta.
Hasiera batean, eskola 400 ikasle hartzeko sortu zen. Baina, argi dago, ez da gauza bera eskolara joatea eta bertan bizitzea, militarren diziplina zorrotzarekin bada ere. Batailoian 252 gizon zeuden, ofizialak eta tropa, konpainia bitan banatuta. Apurka-apurka jende gehiago joan zen sartzen.

Kuartel honetan gotortze-eraikuntzen azterketa teknikoak egiten zituzten, eta ostean batailoiko kideek egin egiten zituzten gerrako fronteko lerroetan. Maiatza erdialdean, berbarako, batailoia Zugaztietara joan zen lanera. Alanbre-hesiak ipintzen zeudela, baina, behe-lainoa altxatu egin zenean, hainbat gizon metrailatu zizkieten.

Ondoren, Lemoatxa inguruan ibili ziren. Fronte benetan ere anker eta krudela.

Documento del Batallón solicitando médico ante su puesta en acción.
Fuente: Dokuklik
Ordurako bost konpainia zituen eta 842 gizon. Seguruenik beste kuarteleratze-eraikin handiagoak topatu beharko zituzten.

Armada matxinatua gero eta hurrago zegoen, buruzagitza Etxebarrira atzeratu behar izan zuten. Hantxe zegoen, 1923an, Kaiku Arraun Kirol Elkarteko sortzaile eta lehenengo presidente izandako Pedro Barrondo Garay. Faxistek Larrinagako kartzelan, Bilbon, fusilatu zuten.

Ekaina hasieran, etsi-etsian, batailoia Urkulu eta Gaztelumendi ingurura joan zen Alejandro Goicoechea traidoreak frankistei Burdin Hesiaren planoak eman aurretik apropos utzitako hutsuneak konpondu guran.

“Azkatasuna”k gauez eta argi barik egiten zuen behar, jo eta ke. Horrela, abiazio alemaniarraren erasoak saihestu gura zituzten, gauez ezin zuten hegaz egin eta. Egunez Lezaman eta Goikoelexean babesten ziren.

Frontea apurtzeak Gangureneko leku batzuk gotorlekuekin babestera behartu zituen. Horrezaz aparte, Zierbenan kokatu behar izan zen buruzagitza, eta kuartelak Gurutzetara eta Trapagaranera mugitu.
Ekainaren 15ean, “Azkatasuna” batailoiari Arraiz mendiko defentsak eraikitzeko eskatu zitzaion, Bilboko iparraldetik hegoaldera igaroz. Gauza bera egiten ahalegindu ziren hilaren 18an, Pagasarrin, baina daborduko berandu zen: etsaien eskuetan zegoen.

Errepublikari leial zen gainerako armada guztiaren modu berean, “Azkatasuna”k atzerantz egin beharra izan zuen. Lanean jarraitu zuten, atseden barik, erretira babesten, Laredo ingurura ailegatu arte.

Galdakaoko Eskola Publikoko ikasgelak etxe eta bulego izan zituen batailoia 1.200 kide izatera heldu zen. Euskal tropen zati handi batekin batera, “Azkatasuna” batailoia ere desegin egin zen, armada italiarrarekin sinatutako Santoñako Itunaren ondorioz.




Egileak: Nagore Ferreira Zamalloa-Kepa Lizarraga Sainz