Entre las calles Zabalbide y Juan Bolivar Elordui, en el barrio
bilbaíno de Santutxu, a pocos kilómetros de nuestro pueblo, funcionó a partir
de 1937 una cárcel de mujeres, el Chalet de Orue. Más de mil mujeres, entre
ellas varias galdakaotarras, acompañadas de sus hijos e hijas, pasaron por este
siniestro lugar. La investigadora galdakaotarra Mónica Ortiz Calvo nos hablará
de este tan desconocido lugar en la próxima edición de la Semana de la Memoria
que organiza Galdakao Gogora.
Behin baino gehiagotan aipatu dugu zer informazio gutxi dagoen gerra sasoiko kartzela eta kontzentrazio-esparruen
gainean: Bilboko Santutxu auzonean zegoen Larrinagako kartzela, Deustuko
kontzentrazioa esparrua (gaur egun, Deustuko unibertsitatea dena), eta
Saturraran, Zornotza (gaur egun, Carmelo ikastetxea) eta Orueko emakumeen
espetxeak, adibidez.
Orueko txaleta esaten zioten hori gutxik
ezagutzen dute. Santutxun zegoen, Zabalbide eta Juan Bolivar Elordui kaleen
artean. Gaur egun etxebizitzak daude bertan, eta Francoren diktadura garaian
Santa Marta klinika izan zen. Bertakoek ere ez dakite han kartzela egon zenik,
memoria ia guztiz ezabatu da.
Al fondo, a la derecha, el Chalet de Orue, en 1949 |
Mónica Calvo Ortiz ikerlari galdakarrak urteak daramatza Orue txaletaren inguruan ikertzen, hango eta hemengo
artxibategietan. Berak dinonez, harrigarria da Orueko Txaletaren inguruan dagoen
informazioa urria. Esaterako, jakina da 1937an zabaldu zutela, baina inon ez da
ageri noiz zarratu zuten.1941. urtearen ostean edo itxi ei zuten.
Zenbat emakume egon ziren preso jakitea ez
da lan erraza, 1.300 inguru izan ei ziren, euren seme-alabekin batera, Calvo
Ortizen ikerketen arabera. Baina, beste behin ere, ez daukagu datu zehatzik. Gaitza da sinestea ere hain informazio gutxi egotea, ezta?
30 bat emakume galdakaotar
Galdakaon jaio eta bizi edo bizitzera
etorritako makinatxu bat emakume egon ziren preso Orue Txaletean, hogeita hamar
bat inguru. 78 urte zituen zaharrenak espetxean sartu zutenean, eta 16 urte
besterik ez, gazteenak. Emakumeotako batzuk Saturrarango kartzela ezagunean
amaitu zuten zigorra.
Emakume presoen espediente batzuk “galdu”
egin dira, eta kontsultatzeko moduan daudenetan, sarritan, ez dago informazio
larregirik. Askotan matxinada delitu delakoa ageri da, baina ezin jakin zer
dagoen izendapen zabal horren atzean.
Plano de 1925, donde aparece “Orueren echea” |
Jakin badakigu, dena dela, bizitza latza
zela Santutxuko emakumeen kartzelan: preso larregi eta leku gutxi, jateko gutxi
eta eskasa, garbitasuna ere askorik ez… Medikuek ere ez zuten ardura gehiegirik
hartzen. Ez dago jakiterik ere zenbat emakume hil ziren Orue txaletean, baina
badakigu batzuk fusilatu zituztela.
Baina, Orueko txaletaz eta han jazotakoez,
luze eta zabal berba egin gura izanez gero, aurtengo Memoriaren Astean aukera
pare bakoa izango dugu, Mónica Calvo Ortiz aditua bera hizlari izango dugu eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario