Logro decisivo para las tropas franquistas, la prensa de la época define a Galdakao como “llave y punto central del Cinturón de Hierro”, “estratégico” para acceder a Bilbao. Tanto su ubicación como sus industrias hacían a nuestro municipio objetivo principal de los fascistas.
Sasoiko egunkarietako
albiste eta kronikak irakurriz gero, zalantza barik, Galdakaok 1936ko gerran
zenbaterainoko garrantzia izan zuen argi ikusten da: “Galdakao, Burdin Hesiaren
giltza, Dávilaren tropen menpe”; “Galdakao leku estrategikoa da Bilborako
bidean”, “Galdakao Burdin Hesiaren erdigunea da”, eta abar. 1937ko ekaineko
berriak dira. Jakina, Francoren aldeko agerkarietakoak dira denak, eta pozarren
daude Galdakao Francoren esku geratu delako.
Gure udalerritik
kilometro askotara dauden Espainiako herrietakoak dira, eta “estrategikotzat”
jotzen dute Galdakao; besteak beste, La
Gaceta de Tenerife egunkari
katolikoak, Teruelen argitaratzen zen Falangearen Lucha izeneko agerkaria, El
avisador numantino, Noticiero de
Soria, Diario de Córdoba, eta
Kubako Diario de la Marina dira. Urruneko egunkariek gure herrian jazotzen
denaren gainean jakin-mina zuten, beraz.
Dena dela, ez da
gauza berria: aurreko gerretan ere, I. Gerra Karlistan, esaterako, Galdakao
–hain zuzen ere, Urgoiti- leku estrategikoa zela zioten karlistek euren
kroniketan, “bide garrantzitsu biren kontrola zuen, Arratiakoa eta
Zornotzakoa”.
Zer dela
nabarmentzen zen horrenbeste Galdakao? Ba, arrazoi bi daude gutxienez: benetan
ere leku estrategikoa zela Bilbora bidean, eta beste alde batetik, gure herriak
zuen industria, burdin meatzeak eta lehergailu fabrikak. Horrek guzti horrek bihurtu
zuen Francoren jomuga. Eta, aldi berean, jakina, errepublikarrentzat ere galera
itzela izan zen Galdakao faxisten menpe lotzea.
Ekainaren 15ean
sartu ziren Francoren tropak Galdakaora, jazoera hori albiste nabarmendua da aipatu
ditugun nazionalen aldeko komunikabideetan. Galdakao euren menpe dagoela, denek
aurreikusten dute Bilbo ere laster jauziko dela.
Matxinatuen
aldeko egunkarien arabera, “gorri separatistek” gutxien espero zuten
puntuetatik sartu ziren Francoren tropak, eta Galdakaon erresistentzia txikia
topatu zuten, errez menderatu ahal izan zuten. Hala ere, hain erraza ere ez zen
izango “200 lehergailutik gora” bota zituztela nabarmentzen baitute egunkari
horiek.
Frankistak pozik
daude, “gorriek” Galdakaon aberastasun handiak utzi dituztelako, burdina,
lehergailu fabrika, munizioa... Batez ere, lehengaiak gura zituzten, gerrarako
lehengaiak.
Galdakaora sartu,
eta handik gutxira, ekainaren 19an, Bilbon zeuden tropa frankistak.
Testua: Nagore Ferreira Zamalloa - Kepa Lizarraga (Galdakao Gogora)
No hay comentarios:
Publicar un comentario