Mostrando entradas con la etiqueta oroimena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oroimena. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de junio de 2012

Literatura eta Gerra Zibila

GERRA ZIBILA eta LITERATURAren arteko harremana izango da Oroimenaren Udabarria itxiko dauan ekitaldia.
Ekainare 21ean, arratsaldeko 7:30etan izango da Torrezabal Kultur etxean, Julen Gabiriaren koordinazio eta moderaziopean literatura ardatz bezala eukiko dauen solasaldia.
Hiru idazle ezagunok hitz egingo dute:
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

miércoles, 13 de junio de 2012

Oroimena Bizkaia irratian

Dabi Bizkaia Irratiko aurkezleagaz egin dogu alkarrizketea, Ikastolako Umeen Oroimena ekitaldia azaltzeko eta entzuloi gonbitea luzatzeko. Galdako Gogora koordinadorak Eguzkibegi ikastolagaz batera eta udalaren laguntzagaz antolatu dogun Gerra Zibilaren aurreko Ikastolako Umeen Oroimena ekintzari buruzko alkarrizketea Bizkaia Irratian. "Berbarako" irratsaiorako Dabid Piedragaz egindako solasaldia, egunero arratsaldeko 18etatik 20etara emoten dan saioan agertzeko. Ekainaren 12an emititu zan, eguaztenean, 13an Torrezabal kultur etxean izango zan omenaldiaren inguruko zehaztasunak emoteko; eta jendea etorten animetako. ;-)

martes, 15 de mayo de 2012

Dantzatuaz sortzen dogu gure etorkizuna

Maiatzaren 13an Gurutzeko plaza ehun bat dantzari eta lau dultzainariren soinuekaz Larraindantza erraldoia dantzatu egin da Oroimen Historika berreskuratze aldera. Oskarbik abesten eban abestia jarraituz:
* Kantatuaz, kantatuaz zorion eta penak... esan geinke:
* Dantzatuaz sortzen dogu gure etorkizuna!
Orain arte jasandakoa ahaztu barik: Nafarroan duela 500 urte Ainarak esan bezala, orain 75 urte Gerra Zibilean jasotakoa...

sábado, 21 de abril de 2012

100 urteko oroimena

Galdakaon zorionez, ehun urtetan zehar gertatu diren gauzak gogoratu leikez: gitxi batzuk badira be, baina 100 urte beteko dabe aurten, Claudio Busquet eta bere "kintako" batzuk.
LA MILI DE CLAUDIO Casi todos los hombres suelen contar las "historias de la mili" con todo detalle. Lo que pasa es que claudio la hizo en 1929, cuando había que hacer 24 meses. Y le tocó vivir el levantamiento militar de Jaca. En esta entrevista teneis todos los detalles.

Aranzadiren lan duina

Lourdes Herrasti historialariak Aranzadiren lan duina azaltzen dau. Galdakaoko Udalak eta Galdako Gogora elkartearen ekintzen barruan, Aranzadiko Antropologia saileko Lourdes Herrasti ikerlaria Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egon da, Hobitik ateratzen Duintasuna berreskuratzen izenko hitzaldi interesgarria ematen. Hementxe duzue aurkezpena bere osotasunean.

jueves, 19 de abril de 2012

Duintasuna Berreskuratzen

Lourdes Herrasti, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak hitzaldi interesgarri bat eman zuen Torrezabal.
Amaieran Tomi Madinagaz berba egin eban Aranzadin egin daben beharra laburtzeko, eta hemendik aurrera zer dagoen egiteko komentatzeko.
Galdakao ere, Artetan eta Bekea aldean zeozer  arakatu daitekeela emoten dau.

miércoles, 18 de abril de 2012

Aranzadiko Lourdes Herrasti

Gaur Osteguna, Apirilak 19, arratsaldeko 19:00etan Hitzaldi-solasaldi bat izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
Lourdes Herrasti da hizlaria, EHUko Geografia eta Historia Lizentziatua.
Lourdes Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, Gerra Zibileko hobi bateratuen eta desagertuen ikerketetan parte hartzen duena.

Gonbidatuta zaudete den-denok gai interesgarri hau ezagutzeko, eta Oroimen Historikoaren berreskurapenean parte hartzeko.

Debekatuta oroitzea

Txaber Larreategi Prohibido Recordar / Debekatuta dago oroitzea filmaz hitz egiten du bideo honetan.
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...

lunes, 9 de abril de 2012

Victor Bengoetxearen oroimena

Victor Bengoetxeak oso ondo gogoratzen dau bere urtebetetze eguna; eta batez ere, 12 urte bete ebazanekoa. Goizeko hamaika t'erdietan etxetik urten eta... bere ama eta amama, hiltzeko zorian ikusi zituen. Bide labur honetan pasatutakoak kontatzen dauskuz.

viernes, 30 de marzo de 2012

Zorionak Antonio Zabala

Zorionak emoteko modukoa da: gaur Antonio Zabalak 100 urte betetzen ditu! ;-) Galdutako udabarria dokumentalean parte hartu eban Antoniok martxoaren 30ean 100 urte betetzen ditu. Gandaegiko eskola eraiki zen urte beran jaiota, 1912an, Antoniok oso ondo gogoratzen zituen txikitako kontuak; eta gazte denborakoak bere bai. Dokumentalaren zati honetan, 11gn minutuan ikusi zeinke zein garbi daukan oroimena Zabala jaunak. Zorionak eta... kapikua bete arte, bete urtetxu bat eskatuko dogu Antonio: 101 urte be, gugaz ospatu daizun!

jueves, 29 de marzo de 2012

Oroimenaren Udabarria Durangon

Durango hasi zen Udaberri Galduaren arrastoa, eta Durangon hasten da gaur ere, Oroimenaren Udabarria. Badira 75 urte, herri lasai hori bonbaz bete ebela Francoren hegazkinek, Santa Maria eleiza, besteak beste, txikituz. Eta gaur, bertoko elizaurrean, ospatuko da oroitzeko ekitaldi bat, gaueko 8etan. Herri ezbardinetako ordezkariekaz, eta kulturaren alor ezbardinetako agerpenekaz, oroimena biztu eta hurrengo belaunaldira pasatzeko ahalegina egingo da bertan. Ea lortzen dogun jende gaztea bertara erakartzea ;-)

Ibon Uriberen Oroimenak

Nunca Mas erakusketaren hasiera ekitaldian Ibon Uribegaz berba egiteko aukerea euki dau Nagorre Ferreira kazetariak. Eta bere etxean bizitako eta kontatu barik egon diren oroimenengaitik galdetu dautso. Amamak ez eutsan kontatu, 18 urte euki arte, bere biraitita fusilatu egin ebela. Eta horrek emon eutson amorrua, familia askotan gertatuko zala uste dau Ibonek. Hona hemen bere testigantza eta gogoetak.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Nunca Mas erakusketa

Torrezabal kultur etxean "Nunca Mas" erakusketa zabaldu da, Galdako Gogorak batutako argazkiekaz batera.
Hasiera ekitaldian, Ibon Uribe eta Juan Mari Atutxa egon ziren, Eunate Barroetagaz batera, materialen nondik norakoak azaltzen, eta oroimen historikoa berreskuratzearen arrazoiak azaltzen.
Eunatek Juan Mariri galdera pare bat luzatu eutsozan, bere bizipenak eta gogoetak ezagutzeko. Hona hemen bideoa.

domingo, 26 de febrero de 2012

Saturrarango istorioak

Emakumeen nazio arteko eguna dala-ta, Izarren Argia filmaren gaztelaniazko bertsioa ikusiko da Galdakaon: Estrellas que Alcanzar.
Hona hemen isotrioen oinarriak eta arrazoiak.

lunes, 20 de febrero de 2012

La familia de Nicolas

Nicolas Alonso nos cuenta como fué la historia de su padre Hermógenes, durante la Guerra Civil. Pensando que estaba muerto, un conocido le vió en Santoña, a donde su madre fué tan pronto como pudo. Tras varias cárceles, estuvo trabajando en La Naval hasta el final de la guerra. Cuando volvió a su casa, no le dieron trabajo en su antigua fábrica, La Vasconia, encontrando trabajo de calderero en La Naval, para poder sacar la familia adelante.

domingo, 5 de febrero de 2012

Contar lo que hay

Para saber lo que hubo, lo mejor es contar lo que hay.
Tomi Madina, el día de Santa Agueda, nos invitó a pasear por los alrededores de Bekea y Usánsolo.
En vez de cantar las coplas que habíamos escuchado la víspera, el miembro de la Coordinadora de Memoria Histórica nos contó con todo lujo de detalles, como están y cómo pudieron ser la veintena de edifícios defensivos del Cinturón de Hierro que todavía se pueden ver en Galdakao.

GPS Gracias a la colaboración de un experto en geolocalizadores, hemos podido trazar este mapa, en el que aparecen los puntos exactos donde se localizan las construcciones. Esta albergado en Wikiloc: Y descubriendo los números con los que se contaron durante su construcción, nos invita a descubrir otros tantos que debe haber todavía ocultos en la zona, un enclave estratégico para la defensa del cruce de Urgoiti (El Gallo) una verdadera "Y griega" que enlaza Bilbao con Gasteiz (vía Barazar) y la carretera hacia Donostia por Amorebieta, o hacia Morga y Bizkargi por Larrabetzu.

LOCALIZACIONES
Algunos de los sitios visitados quedan localizados en este mapa que se ve a continuacion:

Ver Bunkers y defensas 1937 en un mapa más grande

miércoles, 1 de febrero de 2012

Zerutik Sua Dator

Posiblea badugu, Oroimenaren udabarrian, Egoitz Rodriguezek zuzendutako filma ekarriko dugu Torrezabal Kultur etxera. Data ez badugu zehaztu ere, galdakotar zinegilearekin solasaldi bat izango dugu ere, filmaren inguruan

lunes, 19 de septiembre de 2011

Asteazkenean bilera oroimena berreskuratzeko

Jaiak amaitu ondoren, lanean hasten da Galdako Gogora koordinadora: eguazten honetan batzarra eukiko dogu herriko taldeekaz!

Galdakaoko elkarte eta talde guztiak gonbidatu ditugu, baina interesatuta dagoezen pertsona guztiak ere, Gerra Zibilaren 75 urtemuga ospatzeko ekintzak antolatzeko.
2012ko maiatza eta ekainan egin gura doguzan ekintzak antolatzeko: animatu eta etorri Torrezabal Kultur etxera, arrastiko 7etan, eguazten honetan: Irailak 21ean.

ZALANTZAK ARGITZEKO
Guztion zalantzak argituko dituen testu bat aurkitu du Gerediaga Elkarteak Romako museo baten: Galdakaon egin ziren ekintza militarren apunte bat.
Honela dio: S-81 Bombardamento del nodo arardole (¿?) e ferroviario di Galdacano 13/6/37

jueves, 21 de julio de 2011

Bideo muntaia

Galdakao Gogora taldeak, oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginaz gain, Sua Zerutik Dator ekimenarekin bat egin du, bide labur hau prestatuz.
Gernikako Juntetxean estrainatu zan ekitaldi unkigarri baten barruan. Ekimen hau Gernika-Bizkaia 1937-2012: 75 urteren ekintzetako bat gehiago da.
BIDEO-EGILEAK
Eskerrik asko Victor Bengoetxeari, bere pataidetzagatik eta Karmele Candina, Asier Valencia eta Eunate Barroetari!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Bonbardaketaren ondorioak Maiatzaren 19an

Libe Asuak oso ondo gogoratzen du Maiatzaren 19an gertatu zena. Bere aitaren laguntzaile moduan egon zan kanposantuan, Plazakoetxen hil ziren pertsonak lurperatzeko. Hona hemen bere oroimena, bideoan grabatuta.