Mostrando entradas con la etiqueta ikastola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikastola. Mostrar todas las entradas

domingo, 24 de junio de 2012

Gerra aurreko Ikastola

Itziar Barrenetxea andereñoak oroimena berreskuratzen lagundu dausku, gerra aurreko ikastolako ikasleekaz berba egiten.
Diktaduraren garaian gertatu zanaren azalpena emoteaz gain, Joseba Uribe eta beste bost ikasle ohiekaz egin eban berba Itziarrek, errepublikan eta frankismoan egon ziren paralelismoak nabarituz.

miércoles, 13 de junio de 2012

Oroimena Bizkaia irratian

Dabi Bizkaia Irratiko aurkezleagaz egin dogu alkarrizketea, Ikastolako Umeen Oroimena ekitaldia azaltzeko eta entzuloi gonbitea luzatzeko. Galdako Gogora koordinadorak Eguzkibegi ikastolagaz batera eta udalaren laguntzagaz antolatu dogun Gerra Zibilaren aurreko Ikastolako Umeen Oroimena ekintzari buruzko alkarrizketea Bizkaia Irratian. "Berbarako" irratsaiorako Dabid Piedragaz egindako solasaldia, egunero arratsaldeko 18etatik 20etara emoten dan saioan agertzeko. Ekainaren 12an emititu zan, eguaztenean, 13an Torrezabal kultur etxean izango zan omenaldiaren inguruko zehaztasunak emoteko; eta jendea etorten animetako. ;-)

viernes, 8 de junio de 2012

Ikastolako umeen oroimena

Eguzkibegi Ikastolak Galdako Gogora koordinadoragaz batera Gerra Zibilaren aurretik ikastolara joan ziren umeen oroimena berreskurtzeko ekitaldi bat antolatu dau.

Ekainaren 13an, Torrezabal Kultur etxean egongo dira, orain 75 urte Plazakoetxeko ikastolara joan ziren dozena bat ume.
Eta eurekaz batera Mirari Bereziartua, eta Itziar Barrenetxea Eguzkibegiko andereñoa.

Danok zagozie gonbidatuta, orduko kontuak entzuten eta ikastolen historia ezagutzen.
Eta lagunenbat gonbidatu gura badozu, bialdu eiozu kartel hau animatu daiten.

JARRAIPEN DIGITALA
Gure ekimena Sustatun aipatu dabe, eta Twitterren ere #galdakogogora hastag-a jarraitu leike

martes, 5 de junio de 2012

Ikastolako andereñoa

Monika Lekunberri Gerra Zibilaren aurreko ikastolan egon zan andereño bat da. Zorionez bere abotsa entzun geinke audio-elkarrizketa honetan. Eta ekainaren 13an halako kontuak entzuteko moduan egongo gara Torrezabal Kultur etxean. Monikagaz ibilitako umeak (gaur eun 80 urtetik gora daukienak) etorriko dira oroimen historikoa freskatzeko.
 
(Argazkia Galdakaori buruz DEIA egunkarian argirataratutako berri batetik hartuta)
BERE AITA ERE TREBEA ZEN PILOTAN BEDEREN Jakin ere badakigu, bere aita nafarra zela, eta pelotari trebea zela baita: esku baten arrautzak jarri eta besteagaz bakarrik... pelotari joten eutsola!