Mostrando entradas con la etiqueta 1937. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1937. Mostrar todas las entradas

domingo, 14 de abril de 2019

Zubi baten historia

Konturatzen ez bagara be, Galdakaon oraindino agerian dagoz 1936ko gerrako makinatxu bat zauri. Horreetako bat Plazakoetxen erakusten deusku Ibaizabal errekeak, ur-etorri txikia daukanean. Han, Plazakoetxeko zubi zaharraren zutabeak ikusten dira, Zugutzuko aldean.
1937ko bagilean errementarazo eben zubia, tropa frankistei Bilborako bidea gatxago egiteko. Bagilaren 15ean hartu eben nazionalek Galdakao, eta erretratu hau hurrengo egunean egin zan, Tximelarretik. Zubia txiki-txiki eginda ikusten da, eta atzerago Torrezabalekoa, ostera, osorik. Torrezabaleko zubi hori erabili eben frankistek Upo mendiraino ailegetako, eta holan iges egiterik euki ez eben tropa errepublikarrak Artetan inguratu ebezan.


Galdakao Gogorakook batu doguzan lekukotzen arabera, Santotxikerra baselizaren ondoan nazionalek 20 bat lagun fusilau ebezan, han bertan. Zaurituak ziran danak, defendiduteko aukerarik be ez eben euki, ezta epaiketarik, ez ezebez. Hareen gorputzak han bertan geratu ziran, lurperatu barik.
Behin Galdakao hartu ebenean, frankistek segiduan hasi ebezan atxiloketak eta epaiketa sumarisimoak. Areatzan jaio, baina Galdakaon bizi zan Damian Olea Atutxa izan zan atxilotuetako bat. Dinamitan egiten eban behar eta UGT sindikatuko afiliaua zan. Plazakoetxeko zubia berak leherrarazo ebala-eta atxilotu eben. 1937ko abenduaren 18an heriotza zigorra ezarri eutsien, ezelango frogarik egon ez arren, epaiketako agirietan ikusten dan lez.
Azkenean ez eben fusilau, Valentin Mandaluniz Ealok azaldu ebanez, astuariarrak izan zirelako leherketaren arduradunak. Hogeita hamar urte be ez eukazan Valentin gazteak ez eban halango zorterik izan, eta Derion fusilau eben bera, irailean, “rojo separatista” izatearren. Damiani hil arteko kartzela zigorra ezarri eutsien.

Aurrerantzean, zubi honeen inguruetatik pasaukeran, beste modu batera ikusiko dozuz oraindino han ikusten diran zubi zaharraren harri zaharrak. Historia asko daukien harriak dira, geure herriaren historia, azken baten.

Argazkia: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa
Testua: Tomas Madina Etxebarria – Nagore Ferreira Zamalloa / Galdakao Gogora

domingo, 24 de junio de 2012

Gerra aurreko Ikastola

Itziar Barrenetxea andereñoak oroimena berreskuratzen lagundu dausku, gerra aurreko ikastolako ikasleekaz berba egiten.
Diktaduraren garaian gertatu zanaren azalpena emoteaz gain, Joseba Uribe eta beste bost ikasle ohiekaz egin eban berba Itziarrek, errepublikan eta frankismoan egon ziren paralelismoak nabarituz.

miércoles, 23 de mayo de 2012

Bekeako bunkerrak

Maiatzaren 26an Bekeako bunkerrak, nitxoak eta defentsa lekuak ikusiko ditugu, Burdin Hesiaren arrastoak (PDF batean .
El sabado 26 de mayo hemos organizado un recorrido por las defensas del Cinturón de Hierro del año 1937: desde Bekea hacia Usansolo.
Estais todos y todas inviotads (al final habrá un piscolabis y refrigerio)
Saliendo a las 9 de la plaza de La Cruz , el recorrido empieza tras el puente de Abusu.
En este video y el post que hicimos tras el recorrido, podeis ver el trazado de GPS y el mapa de Google Maps; tambien teneis el trazado en Wikiloc. Que nadie se (lo) pierda! ;-) (Si quereis organizaros el recorrido por vuestra cuenta, aqui teneis un PDF para imprimir y llevarlo a la excursión)
ARGAZKI hauek Kepa Lizarragak atarata dagoz, joan dan zapatuan. 130 pertsona baino gehiago etorri ziren Altamirara, Galdakaotik eta inguruko herrietatik. Eskerrik asko danori!

miércoles, 25 de abril de 2012

Galdakaoko afusilatuak

Libe Asuak ondo gogoratzen ditu gauzak eta gogoz kontatzen ditu. Galdakaon gertatutako istorio asko eta asko gogoratzen ditu: Deriko kanposantuan afusilatu ebezanena be!

martes, 28 de febrero de 2012

Bunkerrak bisitatzen Aitorrekin

Sancho de Beurko elkarteko kide batekin bisita bat egin nahi dugu Bekeako bunkerretatik. Aitor du izena eta bideo honetan ikus dezakezue Gaztelumendiko bunkerrean igonda, azalpenak ematen. Ea galdakaon ere halako bisita bat egin dezakegun laster batean.

lunes, 20 de febrero de 2012

La familia de Nicolas

Nicolas Alonso nos cuenta como fué la historia de su padre Hermógenes, durante la Guerra Civil. Pensando que estaba muerto, un conocido le vió en Santoña, a donde su madre fué tan pronto como pudo. Tras varias cárceles, estuvo trabajando en La Naval hasta el final de la guerra. Cuando volvió a su casa, no le dieron trabajo en su antigua fábrica, La Vasconia, encontrando trabajo de calderero en La Naval, para poder sacar la familia adelante.