Mostrando entradas con la etiqueta gandasegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gandasegi. Mostrar todas las entradas

viernes, 26 de febrero de 2021

Eskolea kuartel bilakatu zanean

Kurtzeko eskolek, edo Gandasegikoek, historia bitxia daukie, eta tartean ustebako bat.

1912an inaugurau eben eskolea, eta handik urte batzutara, 1927ko abuztuan berrizendatu zan. Remigio Gandasegiren abizena hartu eban, Valladoliden artzapezpiku zan galdakoztarraren omenez, hain zuzen be.

Baina aldaketarik handiena, zalantza barik, hamar urtera etorri zan, eskolak kuartel bihurtu ziranean, eta militarrez bete ziranean ordura arte umeek erabilitako ikasgelak. Gerra sasoian eraikin asko berrerabili ziran, gure eskolakaz egin zan lez. 
 



Izan be, Gandasegi EAE-ANV (Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca) alderdiko ANV 4 “Azkatasuna” (Ingeniarien 8.a) izeneko batailoiaren kuartela izan zen hilabete gitxi batzutan, 1937ko apiriletik aurrera. Hasiera baten, 252 gudari batu ziran. 

Zulatzaile edo zapadoreen batailoia zan, eta gotortze beharrak egitea zan euren zeregin nagusia. Behar sano garrantzitsua zan, fronteko lubakiak gotortzeaz arduratzen ziran, alanbre-hesiak han eta hemen ipini, zubiak eregi, bideak egin edo garbitu… Batzuetan lehen lerroan egoten ziran, eta beste batzuetan bigarren lerroan, momentuko beharrizanen arabera, eta sarritan gabaz, abioiek ez ikusteko. Askotan, ganera, burrukan egin behar izaten eben, beste soldaduekaz batera. 

Gogoratu daigun Galdakao leku estrategikoan egoala kokatuta; alde batetik Burdin Hesiaren “giltza eta erdigunea” zan, Francoren tropek behin baino gehiagotan nabarmendu eben moduan, eta beste alde batetik, gurean gerrako industria sano garrantzitsua egoan, hemen egozan eta Dinamita eta Cantabrica lantegiak. 

Azkatasuna batailoiko gudariek makinatxu bat behar egin zituzten gerran fronteko lehenengo lerroan: Zugaztietan, Lemoatxan, Urkulun, Gaztelumendin, Santo Domingon, Arraizen… 
Bagila hasierarako, nazionalek Galdakao hartu orduko, Etxebarrira eroan eben kuartela. Tropa nazionalak hilaren 19an Bilbora sartu ostean be, beharrean tinko segidu eben Azkatasunako gudariek. Atzera-egite edo erretira babestu eben, atseden barik, Kantabriako Laredo herrira heldu arte. 

Kurtzeko plazara zoazienean, eta eskolak aurrez aurrez daukazuezenean, seguru beste modu batera begiratuko dozuela, ezta?



Testua: Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)

lunes, 12 de junio de 2017

500 lagun inguru batu ditu VI. Oroimenaren Asteak

Galdakao no pierde el interés por la Memoria Histórica, y muestra de ello es las cerca de 500 personas que han participado en la VI Semana de la Memoria, celebrada del 13 al 20 de mayo. Las visitas al Cinturón de Hierro y las charlas del forense de Paco Etxeberria y el historiador Josu Txueka tuvieron una excelente acogida, y también la exposición inédita “Faxistek fusilatutako galdakoztarrak. No al olvido” que recoge la memoria de Ángel Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur y Dei Egileor Arostegi. El homenaje que recibieron sus familiares fue realmente emotivo. Eskerrik asko a todos y todas!!

Aurten ere eskerrak eman behar dizkizuegu Oroimenaren Astean parte hartu duzuen guzti-guztiei. Eskerrik asko Gandasegiri ere, edizio honetan ere eskuzabal hartu gaituelako gure ekitaldiak bertan egiteko, eta baita Galdakaoko Udalari ere.

Oroimenaren Astearen seigarren edizio honetan jende ugari batu da memoria historikoaren inguruan, adin guztietakoak gainera, 500 bat lagun, hain zuzen ere. Gure herrian gai honen inguruan jakin-mina eta ardura dagoen seinale. Beharrean segitzeko indarra ematen digu horrek!

Burdin Hesia ezagutzen,Tomas Madina Galdakao Gogora kidea gidari
Maiatzaren 13tik 20ra bitartean egin dugu seigarren aldiz Oroimenaren Astea.Galdakaoko hainbat tokitan topa daitezkeen Burdin Hesiko lubak¡, bunker eta babeslekuak bisitatu ditugu aurten ere Galdakaoko Gogorako kideok gidari garela, eta Aranzadi elkarteko Paco Etxeberria forentse ezaguna eta Josu Txueka UPV/EHUko historialariaren berbaldi jendetsuak izan ditugu.


Josu Txueka UPV/EHUko historialaria, berbaldian. 

Horrezaz gain, hainbat hilabetetako ikerketen ostean,“Faxistek fusilatutako galdakoztarrak. No al olvido” erakusketa berri-berria aurkeztu dugu. Ángel Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor Arostegiren memoria jaso dugu bertan.






Paco Etxeberria forentsearen hitzaldia.
Urte honetako ekitaldirik hunkigarriena, zalantza barik, maiatzaren 13an, fusilatutako galdakoztarrei egindako omenaldia izan zen. Fusilatuen hainbat senitarteko etorri ziren omenaldi-ekitaldira: Mertxe Egileor eta Begoña Intxaurtieta, Dei Egileorren lobak; Angel Arostegiren loba Luke eta Ana Mari Arostegi; eta beste makina bat.

Faxistek fusilatutako galdakoztarren sentitartekoak, omenaldi. Ekitaldi benetan hunkigarria izan zen. 


Galdakaoko memoria historikoa ikertzen eta lantzen jarraituko dugula agintzen dizuegu. Eskerrik asko den-denoi, bihotz bihotzez!

martes, 3 de julio de 2012

Conocer a la gente

En Gandasegi quieren identificar a los alumnos y alumnas que aparecen en las fotos antiguas de la escuela.
A través de Galdakao Hoy han dando a conocer varias fotos que se encuentran en un PDF y que necesitan conocer sus nombres.
Si puedes colaborar mira este PDF, y ponte en contacto con la escuela: manda un correo a gandasegi100@gmail.com.




jueves, 7 de junio de 2012

La memoria historica de los partidos

El miércoles 6 de Junio se ha celebrado en Galdakao un debate con (casi todos) los partidos políticos sobre la memoria histórica. Se hicieron dos rondas de intervenciones para responder a sendas preguntas, que se pueden ver recogidas en cada uno de los vídeos:
1.- ¿Qué es la Memoria Histórica para tu partido u organización?

2.- ¿Qué se ha hecho hasta ahora y qué queda por hacer?

Tras las respuestas de los representantes de los aprtidos políticos, se abrió un turno de preguntas, reflexiones y opiniones, en los que el público asistente:
  • expresó sus vivencias, como la mujer de Castuera que perdió a sus familiares en el 37, y todavía no sabe donde están
  • quienes piensan que en la transición se perdió una oportunidad de aclarar las cosas
  • quienes no entiende que tras tantos años de democracia existan en las cunetas muchos muertos por desenterrar e identificar.
EL DÍA DESPUÉS
El viernes a primera hora, en el programa Boulevard de Radio Euskadi, hicieron referencia a este debate-encuento. Además de agradecer su difusión a Dani Alvarez y su equipo, y la crónica de Emma Perez, tomamos los 11 minutos que debatieron sobre este tema para que se puedan escuchar y compartir.
Ir a descargar

martes, 5 de junio de 2012

Mas poemas rojos

El Club de los Poetas Rojos declama poemas para la recuperacion de la memoria en Galdakao. Organizado por Galdkao Bizirik y Galdako Gogora, con la colaboración del ayuntamiento, los poetas declaman: Sé todos los cuentos, Gritan, Estan aquí, Antiguos himnos. En este video les podemos ver y escuchar.

jueves, 24 de mayo de 2012

Eskolan pasatutakoak

Gandasegi eskolan, egin zenetik 100 urte betetzen direnean, bertatik pasatutako umeen oroimenak konpartitzen saiatu gara.
Maiatzaren 24an Galdako Gogoragaz batera 3 emakume baliotsu alkarti ziren: Libe, Kontxi eta Serafina. Bakoitzak pasatu ebazanak kontatu eta jendearen galderak erantzun ebazan, gerran pasatutako be, agertu diren artean.
  • Libe Elexalden bizi zan eta Primo de Riveraren diktaduran ikasi eban. Eskolan gela bakarra egoanean kontatu euskun, neskak beheko pisuan eta mutilak goikoan; harik eta 1927an komunak ipini eta banakako gelak egin arte. 
  • Kontxi 30eko hamarkadan joan zan eskolara, Errepublikaren denboretan, eta Doña Pia Arsuaga euki eban maixtra 
  • Serafina Arkotxakoa zan eta ez zen Gandasegira etorri; baina 1937ko maiatzan Habana itxasontzian sartu eta Frantziara eroan eben. Mola hil zanean (37ko Ekainaren erdianan) eskutitz bat hartu eben berak eta bere aiztak, gerra amaitzeko puntuan egoala eta laster etxera bueltatuko zirela. Bi urte emon behar izan ebazan Belgikan, hona etorteko modurik ez egoalako. Han II gerra mundiala hasi zanean.... Arkotxara bueltatu zan barriro be.

sábado, 12 de mayo de 2012

Historia plazarik-plaza

Josu Txueka EHUko Historia garaikidearen irakaslea, Galdako Gogoraren mahai inguruan egon da Gerra Zibilaren hasieraz hitz egiten.
Josi Basterretxeak koordinatuta, Gandasegi eskolan ospatu da mahai-ingurua EHUko irakasleek, Sancho de Beurkoko Aitor Miñambresekin batera, Gerra Zibila sakonago ezagutzeko.

PLAZARIK PLAZA
Josu Txueka Intxusta, Leringo semea eta EHUko historia irakasleak:
  • Unzaga plazaren aldarrikapenarekin hasi zen, Errepublika Apirilaren 14an ospatu zeneko egunean ateratako argazki batekin, ondoren 
  • Iruñako Gaztelu plazako argazki batekin jarraitzeko; 
  • eta Zezen plazan ere, apaiz gaiak fusil banarekin entrenatzen zuten artean ataratako beste bat erakutsiz.
Hona hemen bere kontakizun osoa.