domingo, 24 de septiembre de 2017

Bonbardaketaren iluntasuna

Los recuerdos difusos  de los supervivientes de los bombardeos encienden todavía las llamas de la verdad que quisieron silenciar con la metralla. Además de muchas vidas, robaron sueños e ilusiones, y dejaron en la mente de quienes los sufrieron imborrables pesadillas.

El último intento de quienes provocaron tanto daño, y de quienes hoy no lo condenan y aclaran, es el de borrar la memoria de lo que hicieron. Gracias a Eusebia Uriarte Zabala rescatamos algunos detalles inéditos de esos años.

1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hasitako gerrak beldurra zabaldu zuen herrialdean barrena. Ikara gehien sortzen zutenak bonbardaketak ziren, noiz helduko zirenaren ezjakintasunagatik, babes ezagatik eta ekidin ezinak izateagatik. 

Galdakao, gerra industrian herri garrantzitsua zenez, eta Burdin Hesiak etsaien aurreratzea galarazten zuenez, distantziako helburuetako bat izatera pasa zen, gerra frontea inguruetara heldu baino askoz arinagotik.

Garaiko erregistroetan, 1937ko apirilerako bonbardaketaren ondorioz hildakoak aurki daitezke, triskantsa odoltsuak ekainaren erdialderarte iraun zuela, frankisten tropak herrira sartu ziren arte. 

Plazakoetxen hildako gehien egon baziren ere, modu zuzenean 16 biktima, beste leku batzuetan ere aipa daitezke: Usansolon 5 hildako, Zuazon 10.  Baina, Aperribai, Bekelarre, Olabarri eta Erletxe auzoetan ere galerak eman ziren, bai auzotarrenak bai bertan errefuxiatutakoenak (E. Madinaren datuak)


Erletxetako Eusebia Uriarte Zabalaren historia

Zorionez, bonbardaketa saiakera guztiek ez zituzten hildakoak eragin. Eusebia Uriarte Zabala gaztea Ereletxeta auzoan bizi zen bere familiarekin eta orain bere historia kontatu digu.

Eusebia Uriarte Zabala, elkarrizketa egunean. Argazkia: K. Lizarraga


14 urte zituela, eskola utzi behar izan zuen Nicolas eta Estefanaren haurrak zaintzeko, azken hauek auzoko tabernan Burdin Hesia eraikitzen ari ziren langileentzako janaria prestatu behar zutela.

Arriskuaren hurbiltasuna zela eta, Eusebiren familiak Ergoien auzora joatea erabaki zuen, frontetik apartatuagoa zegoelako. Erabaki honek bizitza salbatu zion.

1937ko martxoaren 31n, bonba batek beraien Erletxe auzoko etxea suntsitu zuen.
80 urte pasata, eskaini zigun elkarrizketan, bere oroimenean gordea zeukan pasarte bat oparitu zigun: zabor artean galdutako diploma batekin oroitzen zen eta honek zera zioen: “Merezimendtu eta probetxuagatik diploma honen hartzekodun denak...”

Erletxe auzoko eskolan eman zioten diploma  zen gogoratzen zuen hori, eta beste hainbeste gauzarekin batera, gerrak aspaldi lapurtu ziona.

Eusebik gerran galdutako diploma. 


Diploma erreproduzitzea lortu dugu bere irribarrearekin batera, baina ezin izango dugu galdutako gaztetasun hura berreskuratu.


Eskerrik asko Eusebi, paperean idatzia ez zegoena ahoz plazaratzeagatik!




Egileak: Eunate Barroeta eta Kepa Lizarraga Sainz (Galdakao Gogora)