Galdakao no pierde el interés por la Memoria Histórica, y muestra de
ello es las cerca de 500 personas que han participado en la VI Semana de la
Memoria, celebrada del 13 al 20 de mayo. Las visitas al Cinturón de Hierro y
las charlas del forense de Paco Etxeberria y el historiador Josu Txueka tuvieron
una excelente acogida, y también la exposición inédita “Faxistek fusilatutako
galdakoztarrak. No al olvido” que recoge la memoria de Ángel Arostegi Bilbao,
Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui,
Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur y Dei Egileor Arostegi. El homenaje que
recibieron sus familiares fue realmente emotivo. Eskerrik asko a todos y todas!!
Aurten ere eskerrak eman behar dizkizuegu Oroimenaren Astean parte hartu
duzuen guzti-guztiei. Eskerrik asko Gandasegiri ere, edizio honetan ere
eskuzabal hartu gaituelako gure ekitaldiak bertan egiteko, eta baita Galdakaoko
Udalari ere.
Oroimenaren Astearen seigarren edizio honetan jende ugari batu da memoria
historikoaren inguruan, adin guztietakoak gainera, 500 bat lagun, hain zuzen
ere. Gure herrian gai honen inguruan jakin-mina eta ardura dagoen seinale.
Beharrean segitzeko indarra ematen digu horrek!
Burdin Hesia ezagutzen,Tomas Madina Galdakao Gogora kidea gidari |
Maiatzaren 13tik 20ra bitartean egin dugu seigarren aldiz Oroimenaren
Astea.Galdakaoko hainbat tokitan topa daitezkeen Burdin Hesiko lubak¡, bunker
eta babeslekuak bisitatu ditugu aurten ere Galdakaoko Gogorako kideok gidari
garela, eta Aranzadi elkarteko Paco Etxeberria forentse ezaguna eta Josu Txueka
UPV/EHUko historialariaren berbaldi jendetsuak izan ditugu.
Josu Txueka UPV/EHUko historialaria, berbaldian. |
Horrezaz gain, hainbat hilabetetako ikerketen ostean,“Faxistek fusilatutako
galdakoztarrak. No al olvido” erakusketa berri-berria aurkeztu dugu. Ángel
Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago
Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor
Arostegiren memoria jaso dugu bertan.
Urte honetako ekitaldirik hunkigarriena, zalantza barik, maiatzaren 13an,
fusilatutako galdakoztarrei egindako omenaldia izan zen. Fusilatuen hainbat
senitarteko etorri ziren omenaldi-ekitaldira: Mertxe Egileor eta Begoña
Intxaurtieta, Dei Egileorren lobak; Angel Arostegiren loba Luke eta Ana Mari
Arostegi; eta beste makina bat.
Paco Etxeberria forentsearen hitzaldia. |
Faxistek fusilatutako galdakoztarren sentitartekoak, omenaldi. Ekitaldi benetan hunkigarria izan zen. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario