Maiatzaren 24an Galdako Gogoragaz batera 3 emakume baliotsu alkarti ziren: Libe, Kontxi eta Serafina. Bakoitzak pasatu ebazanak kontatu eta jendearen galderak erantzun ebazan, gerran pasatutako be, agertu diren artean.
- Libe Elexalden bizi zan eta Primo de Riveraren diktaduran ikasi eban. Eskolan gela bakarra egoanean kontatu euskun, neskak beheko pisuan eta mutilak goikoan; harik eta 1927an komunak ipini eta banakako gelak egin arte.
- Kontxi 30eko hamarkadan joan zan eskolara, Errepublikaren denboretan, eta Doña Pia Arsuaga euki eban maixtra
- Serafina Arkotxakoa zan eta ez zen Gandasegira etorri; baina 1937ko maiatzan Habana itxasontzian sartu eta Frantziara eroan eben. Mola hil zanean (37ko Ekainaren erdianan) eskutitz bat hartu eben berak eta bere aiztak, gerra amaitzeko puntuan egoala eta laster etxera bueltatuko zirela. Bi urte emon behar izan ebazan Belgikan, hona etorteko modurik ez egoalako. Han II gerra mundiala hasi zanean.... Arkotxara bueltatu zan barriro be.
No hay comentarios:
Publicar un comentario