domingo, 8 de julio de 2018

Emakumea erdigunean, VII. Oroimenaren Astean


-->

Las mujeres han sido las protagonistas indiscutibles en la programación de la VII Semana de la Memoria organizada por Galdakao Gogora. Las visitas al Cinturón de Hierro, las charlas y la exposición han tenido una muy buena acogida. ¡Gracias a todas y a todos por participar y apoyarnos!


Ez genuen eguraldia lagun izan Burdin Hesia ezagutzera Altamira auzunera eta inguruetara egindako lehenengo irteeran, maiatzaren 12an. Goiz iluna izan zen, eta euria atertu barik. Hala ere, ia 30 lagun batu ginen, tartean, Berbalagun taldeko zenbait kide. Bigarren ibilaldian, hilaren 19an, eguraldia askoz hobea izan zen, eta 70 lagunetik gora batu ginen, Bekea eta Bekelarreko lubaki, aterpe eta bunkerrak ikusten. Jendea gogotsu zegoen irteera bietan, eta beste urte batzuetako “errepikatzaile” asko zeuden, gainera.

Guardasolak eskuan, egin genuen ibilaldia. 
Jende pilotxua batu genuen bigarren irtenaldian. 




































Emakumeak izan ditugu protagonista aurten, Galdakao Gogora elkarteak antolatutako VII. Oroimenaren Astean, bai berbaldi eta erakusketa, bai parte-hartzaileei dagokienez ere. Galdakaoko hainbat emakumeren bizipenak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa proiektatu genuen Gandasegin, maiatzaren 15ean. Manuela Arrieta, Maria Luisa Belaustegi, Maria Luisa Bilbao, Epifania Gaztelu, Josefi Gaztelu, Nieves Gonzalez, Irene Mendiguren, Ilu Sagardui eta Eusebia Uriarte galdakoztarrek gerra eta errepresioaren inguruan bizi izandakoak kontatu zizkiguten bideoan, eta ostean, bertan izan ziran geugaz, barriketan, Maria Luisa, Nieves, Ilu y Kontxi Belandia. Ekitaldi benetan polita eta hunkigarria izan zen.




 












Mónica Calvo Ortizek, Galdakaoko kazetari eta antropologoak, “Emakumea, gerra eta errepresioa kartzelan. Orueko Txaleta” berbaldia egin zuen, eguenean, hilaren 17an. Bilboko Santutxu auzunean egon zen emakumeen kartzelaren ingurukoak kontatuko zizkigun Calvok. Gandasegira hurreratu ziren askorentzat gauza berria zen Orue txaleta, eta Usansolo La Josefinan jazotakoak kontatu zizkigun entzuleetako batek. Gandasegin bertan, gainera, “Emakumea, gerra eta errepresioa” erakusketa ikusgai egon zen.

Datu ezezagun ugari azaldu zizkigun Mónica Calvo Ortiz ikerlariak Orueko kartzelaren inguruan. 

Pozarren gaude zazpigarren edizioak izandako harreragaz. Beste behin ere, eskerrik asko VII. Oroimenaren Astean parte hartu duzuen guzti-guztiei! 



Texto: Nagore Ferreira Zamalloa - Galdakao Gogora
Imágenes: Kepa Lizarraga Sainz


No hay comentarios:

Publicar un comentario