1936ko uda hasieran nork esango leuke gerrea hain hur egoala? Giroa nahasteta egoan, hori bai, baina gerrea, hainbesterako? Erretratu honeetako gazteek, seguruenik, ez.
Galdakaoko gazte talde bat, frontera joan baino lehen. |
Estatu kolpe
frankistea garagarrilaren 18an izan zan. Espainiako armadako militar horreek ez
eben ebezan euren asmoak bete, eta Espainia zatibitu egin zan. Hego Euskal
Herrian ere gauza bera jazo zan.
Altxamendu
militarreran ostean, alderdi politiko eta sindikatu guztien erantzuna ez zan
bera izan; batzuek beste batzuek baino denpora gehiago behar izan eban
Erepublikaren alde egiteko. Dana dala, garagarrila eta abuztu bitartean
alderdi, talde zein sindikatuak euren unidade militarrak antolatzen hasi ziren.
Bizkaianbere bai.
Galdakaotik 600 bat gizon joan ziren frontera, Euskadiko Artxibo Historikoan topatutako agirien arabera. Gitxik euken esperientzia militarra. Asko eta asko gazte-gazteak ziren, 18 urte eskas eukezan gazteenek eta 45 zaharrenek.
Frontera joan
orduko ohitura euken zan, antza danez, erretratua ataratea, herrian bertan; batailoian
izena emondako beste kide batzuekaz, lagunekaz, auzokoekaz, etxekoekaz…
Emakumeak be ageri dira batzuetan, batailoi edo konpainiaren izena daroan
ikurriña eusten dabela.
Argazkian, batzuk
serio, beste batzuk irriparrez; batek be ez daki zer dan gerrea, zer dan
bonbardaketa bat, zer dan laguna alboan tiroz hilten ikustea, odolostutako
gorpuak han eta hemen… Laster jakingo dabe.
Orain 80 urte
Galdakaok 7.000 biztanle besterik ez zituen, 600 gizon gazteren faltea igarriko
zan, beraz. Euretako batzuk ez ziran etxera bueltatu, ganera: frontean hil
ziren, erbestera joan ziren... Galdakaora bueltatu ziren dan-danak, hori
seguru, ez ziren erretratu honetako gazte alaiak.
Oharra: argazkiko
pertsonetakoren bat ezagutzen badozu, edo zeozelango informazioa baduzu,
esaiguzu: galdakaogogora@gmail.com
Eskerrik asko!
Testua: Nagore Ferreira Zamalloa – Galdakao Gogora
Argazkia: Juan Zamalloa Arriagaren familia
Testu hau Binke! aldizkariko 31. zenbakian argitaratu da, 2018ko urrian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario