Las mujeres son a menudo invisibles, aun siendo como son la mitad de la
sociedad, tienden a desaparecer en todos los episodios importantes de la
historia. Y así fue también en la Guerra del 36. Ellas quedaron en la
retaguardia, y sufrieron una represión salvaje. Fueron amenazadas y violadas, rapadas,
obligadas a beber aceite de ricino que les provocaba diarreas. A ellas también
les debemos justicia, verdad y reparación. En Galdakao hubo represión hacia las
mujeres, aunque apenas se conozca. Si tú sabes de algún caso, cuéntanoslo:
galdakaogogora@gmail.com
Emakumeak sarri
dira ikusezin -gizartearen erdia izan arren-, eta gizonak, ostera, agerian
egoten dira, protagonista dira lehenengo ilaran. Horrela izan zen 36ko gerran
ere. Gizonak frontera joan ziren, armak lepoan hartuta borrokan egitera;
emakumeek, berriz, seme, neba, gizon, eta lobak agurtu ostean, etxean geratu
behar izan zuten, etxea eta etxekoak jagotera, zain.
Frontean, tiro
artean jazotakoaz informazio ugari dago, badaude datuak, izenak, lekuak,
gertaerak… baina zer pasatu ete zen atzealdean? Ezer gutxi dakigu emakumeek tropa
nazionalengandik jasandako errepresio latzaz, euretako makinatxu bat ezer
kontatu barik joan zaizkigu, gainera.
Mehatxuak eta
bortxaketak; ilea txiki-txiki moztu eta errizino-olioa edanarazi ostean,
beherako itzelagaz, herrian kalez kale ibiltzera derrigortu... eta euren
duintasuna birrintzeko beste hainbat zigor jaso zituzten andreek. Gerra arma
izan ziren emakumeak 36an, gaur egun munduko edozein gerratan diren modu
berean.
Gizonak lubakietan borrokan zeuden bitartean, herri eta auzuneetan jazo zenaz ezer gutxi dakigu, ezer gutxi kontatu eta ikertu delako. Historia garaileek idazten dutela diote, eta argi dago beti direla gizonezkoak. Emakume askok beldurra dela eta, baita lotsagatik ere, ez dute sekula jasandakoaz berba egin.
Eta Galdakaon?
Andrek ez zuten errepresiorik jasan? Ez zuten inor atxilotu, ez zen ezer
gertatu? Badakigu, baina, Galdakaon ere emakume errepresaliatu ugari izan
zirela: Felisa, Teresa, Ramona, Juana, Rosario, Maria, Venancia… Eta badira
izen gehiago ere.
Ikusezin bihurtu,
eta ahaztutako, emakume horien memoria berreskuratu behar dugu. Bere sasoian
egin ez zena orain egin behar dugu. Zor diegu eurei ere, gizonei moduan, egia,
justizia eta erreparazioa. Bide horretatik, aurten, urtero legez, Galdakaoko
Udaleko Berdintasun Arloak azaroan Berdintasunareko Jardunaldiak antolatuko
ditu, eta edizio honetan emakumea eta memoria historikoa izango dira berbagai
eta eztabaidagai.
Galdakaoko edo Usansoloko emakumeren baten istorioa
ezagutzen duzu? Baduzu horrelako jazoera latzen berririk? Horrela bada, jar
zaitez gugaz kontaktuan: galdakaogogora@gmail.com
Egilea: Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)
Egilea: Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)
No hay comentarios:
Publicar un comentario