GALDAKAOKO OROIMEN HISTORIKOAREN
EKINTZA PROGRAMA (www.galdakao.net)
“Galdakao Gogora”k eta Galdakaoko Udalak, gure herriak Gerra Zibilean
(1936-1939) jasandako bonbardaketen 75. urteurrena dela eta, osatutako
lan-taldeak elkarrekin sustatutako ekintza-programa. (Aurkezpenaren argazkia: deia.com)
Martxoak 26-30 eta apirilak 10-27: “Sabino Arana Fundazioaren “Nunca
más” Erakusketa. Torrezabal Kultur Etxean. Martxoaren 26an, 19:00etan,
inauguratuko da.
Erakusketa honen osagarri gisa, Galdakaorako balio handiko beste
argazki-erakusketa ere egongo da, gure herriko pertsona talde batek
egindako ikerlan bikainaren emaitza duguna, garai hartako aztarnak
aurkitu eta dokumentatu ondoren. Argazki-erakusketa hau Txapelenan ere
ikusi ahal izango da maiatzaren lehenengo hamabostaldian
Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era.
Osteguna, apirilak 19, 19:00etan: Hitzaldi-solasaldia, Lourdes Herrasti
Geografia eta Historia Lizentziatua UPV/EHU. Aranzadi Zientzia Elkarteko
kidea, Gerra Zibileko hobi bateratuen eta desagertuen ikerketetan parte
hartzen duena. Torrezabal Kultur Etxea.
Osteguna, apirilak 26, 19:00etan: Hitzaldi-solasaldia, “Kazetaritzaren
eginkizuna Gerra Zibilean. Gerrako korrespontsalak” gaiari buruz. Ordua:
19:00etan. Sancho de Beurko Elkarteko presidentea den Guillermo
Tabernilla eta Galdakaoko Udaleko Komunikazio arduraduna den Cirilo
Dávila-ren eskutik. Gandasegiko gela balioanitzean.
Ostirala, apirilak 27: Dantza-antzerkia, “1937, gogoaren
bidezidorretatik”, Kukai-Tanttaka konpainiaren eskutik. Obra honek
Antzerkiko IV. Donostia Saria lortu du eta VII. Max Sarietarako
izendatuta egon zen errebelazio-ikuskizunaren kategorian.
Sinopsia: 1937ko maiatzaren 7an, Euskal Herriko milaka haur erbestera
alde egin behar izan zuten. Familiarengandik urrun, benetako bakardadea
eta tristura ezagutu zuten. haur horien artean, zazpi aukeratu dira
euren istorioak kontatzeko eta momentu garratzak ere alaitasunez jantzi
daitezkeela erakusteko. Zelan? Dantza izango haur horien zilbor-hestea
eta Juan Mari Beltrán-en Arditurri diskoaren doinu poetikoek
gogoraraziko die amaren altzoa eta familiaren berotasuna hurbil
daukatela, arimaren bidetik… oroimenaren bidezidorretatik.
Maiatzak 1-15: Bildutako argazkien erakusketa Txapelenan.
Ostirala, maiatzak 4, 20:00etan: Estreinaldia, Juan Carlos Irizar-ek
Galdakaoko Oroimen Historikoa berreskuratzeko beren-beregi egindako
musika-obrarekin. Hamabi titulu ezezagun sortu ditu gai hau oinarri gisa
hartuta eta egun honetan Torrezabal Kultur Etxean estreinatuko da.
Eszenatokira banda, abesbatza, ganbera-taldea eta beste igoko dira.
Doazen guztiei CD bana emango zaie musika-obra honen oroigarri.
Osteguna, maiatzak 10, 19:00etan: Hitzaldi-solasaldia: Altzairuzko egunak, gerra zibilaren irakurketa historiko bat". Josi
Basterretxearen koordinaziopean EHUko irakasleak Mikel Aizpurua, Josu Chuecak eta Sancho de Beurko elkarteko kide bat mahai inguruan. Gandasegiko gela
balioanitzean.
Ostirala, maiatzak 11, 20:00etan: “Los poetas Rojos”. Poesia
errezitaldia. Santi Brouard plazan (eguraldia txarra balego Gandasegiko
gela balioanitzean).
Igandea, maiatzak 13, 13:00etan: Larrain-dantza erraldoia eta berezia Andra Mariren eskutik. Kurtzeko plazan.
Osteguna, maiatzak 17, 19:30ean: Zine-foruma.
Izenburua: Zerutik Sua Dator: Aurkezpena eta zine-foruma.
Hizlaria: Egoitz Rodríguez zuzendaria.
Torrezabal Kultur Etxean.
Ostirala, maiatzak 18: Udalaren ekitaldi instituzionala Plazakoetxen,
Galdakaon duela 75 urteko bonbardaketa odoltsuenean izandako biktimen
oroimenez.
Larunbata, maiatzak 19, 09:00etatik 13:00etara:
9:00etan Ibilbidea bunkerretatik, Elexalde, Olabarri, Altamirako
inguruetatik. Elexalde Elkartea eta Ganguren Mendi Taldearen eskutik.
Goizeko 9:00etan Kurtzeko plazan.
12:00etan Mokadua Elexaldeko plazan auzo elkartearen eskutik.
13:00etan Meza Elexaldeko Elizan.
Jarduera honek ondoko laguntzaileak izango ditu:
Peña Santa Cruz
Zabalganeko ostatua
Mozoilo Txokoa
Jostaleku Txokoa
Barrengorri Txokoa
Pepeto Kultur Elkartea
Igandea, maiatzaren 20a, 18:00etan:
Kale Antzerkia, herritik zehar Gazte Asanbladaren eskutik.
Osteguna, maiatzak 24, 19:00etan:
“Eskola Umeen Oroimena”/ “Memoria de los niños y niñas de la escuela”.
19:00etan Gandasegiko Eskola.
Gandasegi 100 urte proiektuarekiko lankidetza.
Larunbata, maiatzak 26, 09:00etan:
Ibilaldia bunkerretatik 2.
9:00etan Ibilbidea Bekeako bunkerretatik. Goizeko 9:00etan Kurtzeko plazan.
12:00eta Mokadua Bekea auzoan.
Jarduera honek ondoko laguntzaileak izango ditu:
Peña Santa Cruz
Zabalganeko ostatua
Mozoilo Txokoa
Jostaleku Txokoa
Barrengorri Txokoa
Pepeto Kultur Elkartea
Osteguna, maiatzak 31, 19:30ean:
Hitzaldia Orreaga Iritzi Taldearen eskutik. Gandasegiko gela balioanitzean.
Hitzaldia: Koldo Martínez Garate.
Izenburua: “Gerra galduta, Exilioa… Errendizioa”
Larunbata, ekainak 2, 18:00etan:
Partidua “Homenaje a los futbolistas de la guerra- Gudaren futbolariak
omenaldia”, C.D. Galdakao eta Gernika Club S.D. taldeen artean.
Asteazkena, ekainak 6, 19:30ean:
Mahai-ingurua: Gerraren inguruko ikuspegi desberdinak eta oroimena
berreskuratzea sentsibilitate eta alderdi politikoekin. Torrezabalen.
Larunbata, ekainak 9, 19:30ean: Beteranoen arteko pilota partiduak Adiskide Pelota elkartearen eskutik. Kurtzeko frontoian.
Asteartea, ekainak 19, 19:30ean: Zine-foruma.
Izenburua: “Prohibido Recordar” dokumentala, zine-foruma.
Hizlariak: Dokumentalaren zuzendariak, Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Torrezabalen.
Osteguna, ekainak 21, 19:30ean:
Gerra Zibila eta literatura. Parte-hartzaileak: Idazle ospetsuak Julen Gabiriaren laguntzarekin.
Torrezabalen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario