martes, 18 de abril de 2017

Militarrak Gandasegiko eskolan

Las aulas de Gandasegi no siempre tuvieron fines docentes. En abril de 1937, en plena Guerra, dieron cobijo al Batallón de EAE-ANV denominado “Azkatasuna”. Su función principal sería la construcción de defensas. En Gandasegi realizaban los estudios técnicos de las fortificaciones que luego realizaban en líneas del frente de guerra.

escuela de la cruz de galdakao
Escuela de la Cruz de Galdakao, en sus primeros años.
(sites.Google.com/site/Galdakao/1900-1919)

Kurtzeko Eskolak 1912ko irailean sortu ziren. Handik urte batzuetara, 1927ko abuztuan, berrizendatu zituzten, Remigio Gandasegi galdakoztarraren abizena hartu zuten, hain zuzen ere. Valladolideko artzapezpikua izan zen.

Edozelan ere, ezazue pentsatu Gandasegiko gelak ikasgela izan zirenik beti. 1937ko apirilean, gerra bete-betean zela, EAE-ANV alderdiko “Azkatasuna” izenez ezaguturiko batailoiaren babesleku izan zen eskola. “Ingeniarien 8.a” zen batailoiaren izen ofiziala.

EAE-ANV alderdi politikoak infanteriako beste hiru batailoi zituen. “Azkatasuna” beste horiek osatu eta denak batuz Brigada bat eratzeko sortu zen, hain zuzen ere.  

Defentsak eraikitzea zen batailoiaren betebehar nagusia. Horregatik izendatu zuten komandante Isidoro Olaizola, izan ere “Euzko Indarra”batailoiko gotortze taldeko zuzendari izan zen eta.
Hasiera batean, eskola 400 ikasle hartzeko sortu zen. Baina, argi dago, ez da gauza bera eskolara joatea eta bertan bizitzea, militarren diziplina zorrotzarekin bada ere. Batailoian 252 gizon zeuden, ofizialak eta tropa, konpainia bitan banatuta. Apurka-apurka jende gehiago joan zen sartzen.

Kuartel honetan gotortze-eraikuntzen azterketa teknikoak egiten zituzten, eta ostean batailoiko kideek egin egiten zituzten gerrako fronteko lerroetan. Maiatza erdialdean, berbarako, batailoia Zugaztietara joan zen lanera. Alanbre-hesiak ipintzen zeudela, baina, behe-lainoa altxatu egin zenean, hainbat gizon metrailatu zizkieten.

Ondoren, Lemoatxa inguruan ibili ziren. Fronte benetan ere anker eta krudela.

Documento del Batallón solicitando médico ante su puesta en acción.
Fuente: Dokuklik
Ordurako bost konpainia zituen eta 842 gizon. Seguruenik beste kuarteleratze-eraikin handiagoak topatu beharko zituzten.

Armada matxinatua gero eta hurrago zegoen, buruzagitza Etxebarrira atzeratu behar izan zuten. Hantxe zegoen, 1923an, Kaiku Arraun Kirol Elkarteko sortzaile eta lehenengo presidente izandako Pedro Barrondo Garay. Faxistek Larrinagako kartzelan, Bilbon, fusilatu zuten.

Ekaina hasieran, etsi-etsian, batailoia Urkulu eta Gaztelumendi ingurura joan zen Alejandro Goicoechea traidoreak frankistei Burdin Hesiaren planoak eman aurretik apropos utzitako hutsuneak konpondu guran.

“Azkatasuna”k gauez eta argi barik egiten zuen behar, jo eta ke. Horrela, abiazio alemaniarraren erasoak saihestu gura zituzten, gauez ezin zuten hegaz egin eta. Egunez Lezaman eta Goikoelexean babesten ziren.

Frontea apurtzeak Gangureneko leku batzuk gotorlekuekin babestera behartu zituen. Horrezaz aparte, Zierbenan kokatu behar izan zen buruzagitza, eta kuartelak Gurutzetara eta Trapagaranera mugitu.
Ekainaren 15ean, “Azkatasuna” batailoiari Arraiz mendiko defentsak eraikitzeko eskatu zitzaion, Bilboko iparraldetik hegoaldera igaroz. Gauza bera egiten ahalegindu ziren hilaren 18an, Pagasarrin, baina daborduko berandu zen: etsaien eskuetan zegoen.

Errepublikari leial zen gainerako armada guztiaren modu berean, “Azkatasuna”k atzerantz egin beharra izan zuen. Lanean jarraitu zuten, atseden barik, erretira babesten, Laredo ingurura ailegatu arte.

Galdakaoko Eskola Publikoko ikasgelak etxe eta bulego izan zituen batailoia 1.200 kide izatera heldu zen. Euskal tropen zati handi batekin batera, “Azkatasuna” batailoia ere desegin egin zen, armada italiarrarekin sinatutako Santoñako Itunaren ondorioz.




Egileak: Nagore Ferreira Zamalloa-Kepa Lizarraga Sainz


sábado, 4 de marzo de 2017

Necesitamos tu colaboración para la Semana de la Memoria de Galdakao

Orain 80 urte fusilatu zituzten Ángel Arostegi Bilbao, Valentín Mandaluniz Ealo, José Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor Arostegi gazte galdakoztarrak. Eurak izango dira Galdakao Gogoraren 2017ko Oroimenaren Astea jardunaldien protagonista nagusiak. Euren gaineko informaziorik baduzu, idatzi iezaguzu: galdakaogogora@gmail.com helbidera. Mila esker!

En Galdakao Gogora estamos ya trabajando en la organización y contenidos de la Semana de la Memoria Histórica de 2017. En esta edición, que se celebrará entre los días 13 y 20 de mayo, hemos preparado diferentes actividades relacionadas con la memoria histórica de nuestro pueblo: visitas guiadas a los restos del Cinturón de Hierro en Galdakao (los sábados 13 y 20 de mayo), dos charlas-conferencias en torno a varios temas relacionados con la memoria histórica (el martes 16 y jueves 18) y una nueva exposición.

El eje principal de la exposición será la represión franquista que sufrió Galdakao, y especialmente aquellos galdakaneses que fueron fusilados por los fascistas hace ya 80 años.

Los galdakoztarras que fueron fusilados, y de los que disponemos de datos confirmados son: en 1937, Ángel Arostegi Bilbao, Valentín Mandaluniz Ealo, José Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui y Andres Ormaetxe Egiluz; y, en 1938, Pedro Asua Zubiaur y Dei Egileor Arostegi.

 Durangoko hilerrian faxistek egindako errekreazioa

Este año 2017 se cumplirán, por lo tanto, 80 años de estos crímenes. Tras tantos años de miedo, represión y olvido creemos necesario, aunque sea tardío, el reconocimiento y homenaje de estos vecinos de nuestro pueblo que fueron tan injustamente asesinados por el fascismo.

Para poder realizar este homenaje con toda la dignidad que se merece solicitamos la ayuda de familiares y conocidos de los mismos que puedan conservar alguna fotografía, documentación, testimonios orales, etc. o incluso datos de otros vecinos que también pudieran haber corrido la misma trágica suerte.

Si tenéis algún dato que nos pueda ayudar a recuperar su memoria podéis poneros en contacto con nuestra asociación a través del correo electrónico: galdakaogogora@gmail.com. Todo nuestro agradecimiento de antemano por toda la ayuda que nos podáis prestar en la recuperación de la memoria histórica de Galdakao. Eskerrik asko!

Autor: Tomas Madina Etxebarria

miércoles, 8 de febrero de 2017

Gangurenen argiak eta itzalak



 En 1938 se inició la repoblación de la zona conocida como El Vivero, con el trabajo de los prisioneros de guerra del Campo de Concentración de Deusto. Los presos pasaron grandes penurias, hasta que un año más tarde terminaron los trabajos. Cuando disfrutes por esas laderas, recuerda que se las debemos, en parte, al sufrimiento de aquellas personas forzadas a trabajar.

1927ko planoa (Bizkaiko Foru Aldundia)


Galdakaoko biriki garrantzitsuenetakoa dira Ganguren, Santa Marina eta mendilerro osoko mendi-hegalak. Baso-bide ugari daude aldats goran, eta apurka-apurka makinatxo bat arbola mota dituen basoan sartzen gara.

Orain 90 bat urte, hemen zeukan Bizkaiko Foru Aldundiak bere baso-barrutirik zabalena, Artxandik Padrolarainokoa. Denetara 500 hektarea eta milioi 2 zuhaitz zituen esparruak. Horrexegatik deitzen zaio gaztelaniaz “Vivero”, bere jatorrizko izena Ganguren izan arren. 

Gerra sasoian, baina, defentsarako eraikuntzek eta armada frankistek jaurtikitako bonba su-eragileek kalte ugari eragin zituzten aberastasun guzti honetan.

1938ko urtarrilaren 20an, eskualdeko erakundeak baso hauen eta beste batzuen basoberritzea egitea erabaki zuen. Behar hori Deustuko Kontzentrazio Esparruko gerrako presoek egitea pentsatu zuten, eta horrela eskatu zioten Gobernadore Zibilari.

Beharra merke egingo zuten presoek; izan ere, beste beharginek baino errendimendu txikiagoa bazuten ere, pezeta 1 ordaintzen zitzaien eguneko, eta peoiei 8, 75 pezeta. Askozaz merkeagoa zen, beraz, presoen lana, besteen seirena edo. Baldintzak sano gogorrak ziran, hala ere. 1938ko udan hasi ziren beharrak, eta hurrengo urteko abuztuaren 29an amaitu zituzten.

Kanpamendua Elorritxuetan antolatu zuten, han zeuden biltegi bat eta oilotokia konpondu zituzten, gaur egungo frontoiak eta aisialdi-gunearen alboan. Geroago, “Base Gorria” egon da hor eta gazte immigranteentzako harrera zentroa ere bai.

30 eta 45 laguneko taldeak egoten ziren lanean, basozainen gidaritzapean. Baina zaintza lanak Galdakaoko Falange Espainiar Tradizionalistako (gaztelaniaz, F. E. T.) eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarretako (gaztelaniaz, J. O. N. S.) Tokiko Buruak izendatutako Falangeko Erreketeetako kideen ardura zen.

1938ko azaroaren 17an, Deustuko Kontzentrazio Esparrutik Euskal Herriko presoak handik ateratzeko agindu ailegatu zen. 19 preso ziren, eta “Bizkaitik kanpo” sakabanatzeko agindu zuten.

Lekua ez zen aproposa, ezta baldintzak ere. Osasun-ikuskapen batean salatu zenez, han ez zegoen 45 laguntzeko leku nahikorik, sueteko kea arnasten zuten eta teilatutik ura sartzen zen.

Presoak bueltatzeko agindua. 


Gainera, 11 presok oinetako guztiz eskasak zituzten, eta jatekoa “ ez zen nahikoa, ez kantitatez ez kalitatez”, Kontzentrazio Esparruetako Ikuskaritzaren arabera. Atera kontuak, eurek esanez gero...

Bost presok sarna zeukaten, eta 38ko azaroan beste bi handik atera behar izan zituzten gaixorik zeudelako. Hain egoera gordinean, baina, dirua zeukanak baimena zuen baso bat ardo hartzeko janariarekin, eta tabakoa edukitzeko ere bai.

Presoek hamaika lan egin behar izan zituzten: metrailak kaltetutako pinuak ebaki (ostean, saldu egingo ziren, merkeago egiteko), sasitza kendu, 30.000 zulo egin arbolak landatzeko, bideak garbitu, suebakiak egin, eta baita orduan Elorritxuetatik Santo Domingoraino joian kaminoko zuloak konpondu ere

Hau guzti jakinda, mendi-magal hauetan zaudenean, gogora ezazu, zati handi baten behintzat, Deustuko Kontzentrazio Esparruan lan egitera behartutako presoen sufrimenduari zor diogula.

(Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan batutako informazioa)

Egileak: Kepa Lizarraga Sainz-Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)

jueves, 5 de enero de 2017

Fusilamientos de galdakaneses en 1937 y 1938

Tropa frankistak 1937ko ekainean sartu ziren gure herrira. Errepresio gogorra hasi zen orduan. Galdakoztar batzuk Larrinagako kartzelara eraman zituzten, epaitu eta heriotza zigorra ezarri. Angel Arostegui Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao eta Santiago Celaya Sagarduy izan ziren fusilatuetako batzuk, baina beste batzuen berri ere badugu.
Valentín Mandaluniz

Pedro Asua
Durante los días 14 y 15 de junio de 1937 en que las tropas franquistas entraron en Galdakao estas realizaron varios asesinatos indiscriminados contra los gudaris y milicianos que eran detenidos, como ya relatamos en el caso de Arteta.
Tras la toma del pueblo continuo la represión contra los vecinos y las vecinas de Galdakao. Muchos de ellos fueron detenidos provisionalmente en el ya desaparecido chalet de Inunciaga que hizo funciones de cárcel. Posteriormente, algunos fueron conducidos, entre otras, a la prisión de Larrinaga. Fueron juzgados en Bilbao por procedimiento sumarísimo de urgencia y algunos fueron condenados a muerte y ejecutados posteriormente.
Un ejemplo de ello lo tenemos en la sentencia del juicio de fecha 27 de julio de 1937 en la que Angel Arostegui Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao y Santiago Celaya Sagarduy, fueron condenados a muerte con argumentos tan peregrinos como sic.: “Ser miembro del comité rojo separatista de Galdakao...”o “insultar y amenazar a personas de derechas”. La sentencia a muerte se ejecutó mediante fusilamiento el día 7 de septiembre de 1937, y en el caso de Valentín dos días después contra el muro del cementerio de Derio.
Hemos podido localizar las últimas cartas de Angel Arostegui a sus familiares, o las enviadas por estos a miembros de la iglesia para que intercedieran por él, sin obtener ningún resultado. También un recorte de prensa que nos dice que Valentin Mandaluniz murió junto a otras 17 personas al grito de “Gora Euzkadi Askatuta” tras entregar una nota para su familia y perdonar a sus verdugos.
No fueron estos los únicos galdakaneses fusilados por los franquistas. Sin descartar que fueran más, también hemos localizado datos de Pedro Abadia Barrutia de 19 años fusilado en Trucios el 14 de julio de 1937, Juan Uriarte Santa Cruz también fusilado en Trucios el 14 de julio de 1937. Andrés Hormaeche Eguiluz de 31 años fusilado en Derio el día 16 de diciembre de 1937, Pedro Asua Zubiaur fusilado en Jaca el 7 de febrero de 1938 y enterrado en una fosa común en el cementerio de Jaca, no habiendo sido aún posible recuperar su cuerpo pese a los intentos de sus familiares. Dei Eguileor Arostegui de 21 años fusilado en Derio el 5 de mayo de 1938.
Otros galdakaneses fueron condenados a cadena perpetua o durísimas penas, dando así comienzo a un larguísimo periodo de represión del que aun sufrimos sus consecuencias.

 Firma: Tomas Madina Etxebarria-Galdakao Gogora

miércoles, 12 de septiembre de 2012

Jaietako pregoia

Galdakaoko jaien hasiera Oroimen Historikoa berreskuratzeko koordinadoraren kideek egin eben pregoia: Eunate Barroeta eta Tomi Madina lagunek. Eta Eduardok sua emon suziriari. Ikus hemen:

sábado, 7 de julio de 2012

Literatura ta Gerra

Julen Gabiriaren eskutik solasaldi interesgarria izan genuen Galdakaon, Literatura eta Gerra (zibila ala inzibilizatua?) aztertzeko.
Josi Basterretxea, Laura Mintegi eta Gotzon Barandiaran egon ziren berba-lagun. Eta gaia ondo astindu zuten, astindu ere, entzuleak gustura gelditu arte. Hona hemen esandakoak:
LEHEN ATALA: bakoitzaren ikuspegia gerra eta literaturaren arteko harremanaz



BIGARREN ATALA: non ikasi/entzun dugu gerrari buruz?


HIRUGARREN ATALA: ixildu ala kontatu, egia ala errelato sinesgarria? Egia historikoa ala egia literarioa? Fikzioa gezurra al da ezinbestean?

martes, 3 de julio de 2012

Conocer a la gente

En Gandasegi quieren identificar a los alumnos y alumnas que aparecen en las fotos antiguas de la escuela.
A través de Galdakao Hoy han dando a conocer varias fotos que se encuentran en un PDF y que necesitan conocer sus nombres.
Si puedes colaborar mira este PDF, y ponte en contacto con la escuela: manda un correo a gandasegi100@gmail.com.