miércoles, 25 de abril de 2012

Galdakaoko afusilatuak

Libe Asuak ondo gogoratzen ditu gauzak eta gogoz kontatzen ditu. Galdakaon gertatutako istorio asko eta asko gogoratzen ditu: Deriko kanposantuan afusilatu ebezanena be!

sábado, 21 de abril de 2012

100 urteko oroimena

Galdakaon zorionez, ehun urtetan zehar gertatu diren gauzak gogoratu leikez: gitxi batzuk badira be, baina 100 urte beteko dabe aurten, Claudio Busquet eta bere "kintako" batzuk.
LA MILI DE CLAUDIO Casi todos los hombres suelen contar las "historias de la mili" con todo detalle. Lo que pasa es que claudio la hizo en 1929, cuando había que hacer 24 meses. Y le tocó vivir el levantamiento militar de Jaca. En esta entrevista teneis todos los detalles.

Aranzadiren lan duina

Lourdes Herrasti historialariak Aranzadiren lan duina azaltzen dau. Galdakaoko Udalak eta Galdako Gogora elkartearen ekintzen barruan, Aranzadiko Antropologia saileko Lourdes Herrasti ikerlaria Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egon da, Hobitik ateratzen Duintasuna berreskuratzen izenko hitzaldi interesgarria ematen. Hementxe duzue aurkezpena bere osotasunean.

jueves, 19 de abril de 2012

Duintasuna Berreskuratzen

Lourdes Herrasti, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak hitzaldi interesgarri bat eman zuen Torrezabal.
Amaieran Tomi Madinagaz berba egin eban Aranzadin egin daben beharra laburtzeko, eta hemendik aurrera zer dagoen egiteko komentatzeko.
Galdakao ere, Artetan eta Bekea aldean zeozer  arakatu daitekeela emoten dau.

miércoles, 18 de abril de 2012

Aranzadiko Lourdes Herrasti

Gaur Osteguna, Apirilak 19, arratsaldeko 19:00etan Hitzaldi-solasaldi bat izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
Lourdes Herrasti da hizlaria, EHUko Geografia eta Historia Lizentziatua.
Lourdes Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, Gerra Zibileko hobi bateratuen eta desagertuen ikerketetan parte hartzen duena.

Gonbidatuta zaudete den-denok gai interesgarri hau ezagutzeko, eta Oroimen Historikoaren berreskurapenean parte hartzeko.

Gernikan gogoratzeko

Gernika be hainbat gauza daukiez gogoratzeko! ;-) Eta bariku honetan Zerutik Sua Dator ekimenak bideoak, testigantzak, musika eta... gogoratzeko modukoak izango dira bertan!

Debekatuta oroitzea

Txaber Larreategi Prohibido Recordar / Debekatuta dago oroitzea filmaz hitz egiten du bideo honetan.
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...