Gaur Osteguna, Apirilak 19, arratsaldeko 19:00etan Hitzaldi-solasaldi bat izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
Lourdes Herrasti da hizlaria, EHUko Geografia eta Historia Lizentziatua.
Lourdes Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, Gerra Zibileko hobi bateratuen eta desagertuen ikerketetan parte hartzen duena.
Gonbidatuta zaudete den-denok gai interesgarri hau ezagutzeko, eta Oroimen Historikoaren berreskurapenean parte hartzeko.
Galdakaon 1936ko gerran eta gerraostean jazotakoak gogora ekartzeko eta oroimen historikoa berreskuratzeko
miércoles, 18 de abril de 2012
Gernikan gogoratzeko
Gernika be hainbat gauza daukiez gogoratzeko! ;-)
Eta bariku honetan Zerutik Sua Dator ekimenak bideoak, testigantzak, musika eta... gogoratzeko modukoak izango dira bertan!
Debekatuta oroitzea
Txaber Larreategi Prohibido Recordar / Debekatuta dago oroitzea filmaz hitz egiten du bideo honetan.
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...
sábado, 14 de abril de 2012
Errepublikaren aldarria
Apirilaren 14an Errepublikaren aldarria gogoratzeko, modu eta ekintza sako dago.
Baina Galdakaoko Kontxi Belandiak eta bere aizteak, abesti honegaz gogoratzen dauskue. Baditu kanta honek... 75 urte gitxienez! ;-)
lunes, 9 de abril de 2012
Victor Bengoetxearen oroimena
Victor Bengoetxeak oso ondo gogoratzen dau bere urtebetetze eguna; eta batez ere, 12 urte bete ebazanekoa.
Goizeko hamaika t'erdietan etxetik urten eta... bere ama eta amama, hiltzeko zorian ikusi zituen.
Bide labur honetan pasatutakoak kontatzen dauskuz.
miércoles, 4 de abril de 2012
Liburuaren egunekoa da Claudio
Claudio Busquet galdakotarrak 100 urte beteko ditu (nagusiek esaten daben moduen "Jainkoak gure badau") datorren Apirilaren 23an, San Jordi egunean.
Orain urte batzuk bere istorioak eta gogorapenak jasotzeko aukera izan genduan, oroimena ez daiten galdu
Galdakotar Blogean topatzen dogu bere testigantza, txapel gorriak Galdakora saru ziren egunekoa, jasota gelditu da.
domingo, 1 de abril de 2012
Edurnek gogora
Edurne Artetakoak gogora ekartzen dausku gerra denboran, bere auzoan, Artetan, ikusi ebana.
Bere baserriko balkoitik be, gudari bat zelan hil eben ikusi eban Edurnek.
Ez zan bat bakarrik izan hildakoa, eta bere aitak galdetu ebanean zergaitik hilten daben justizi barik eta juiziorik barik... ixiltzeko esan eutsoen; bestela...
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


