sábado, 14 de abril de 2012

Errepublikaren aldarria

Apirilaren 14an Errepublikaren aldarria gogoratzeko, modu eta ekintza sako dago. Baina Galdakaoko Kontxi Belandiak eta bere aizteak, abesti honegaz gogoratzen dauskue. Baditu kanta honek... 75 urte gitxienez! ;-)

lunes, 9 de abril de 2012

Victor Bengoetxearen oroimena

Victor Bengoetxeak oso ondo gogoratzen dau bere urtebetetze eguna; eta batez ere, 12 urte bete ebazanekoa. Goizeko hamaika t'erdietan etxetik urten eta... bere ama eta amama, hiltzeko zorian ikusi zituen. Bide labur honetan pasatutakoak kontatzen dauskuz.

miércoles, 4 de abril de 2012

Liburuaren egunekoa da Claudio

Claudio Busquet galdakotarrak 100 urte beteko ditu (nagusiek esaten daben moduen "Jainkoak gure badau") datorren Apirilaren 23an, San Jordi egunean. Orain urte batzuk bere istorioak eta gogorapenak jasotzeko aukera izan genduan, oroimena ez daiten galdu Galdakotar Blogean topatzen dogu bere testigantza, txapel gorriak Galdakora saru ziren egunekoa, jasota gelditu da.

domingo, 1 de abril de 2012

Edurnek gogora

Edurne Artetakoak gogora ekartzen dausku gerra denboran, bere auzoan, Artetan, ikusi ebana. Bere baserriko balkoitik be, gudari bat zelan hil eben ikusi eban Edurnek. Ez zan bat bakarrik izan hildakoa, eta bere aitak galdetu ebanean zergaitik hilten daben justizi barik eta juiziorik barik... ixiltzeko esan eutsoen; bestela...

viernes, 30 de marzo de 2012

Zorionak Antonio Zabala

Zorionak emoteko modukoa da: gaur Antonio Zabalak 100 urte betetzen ditu! ;-) Galdutako udabarria dokumentalean parte hartu eban Antoniok martxoaren 30ean 100 urte betetzen ditu. Gandaegiko eskola eraiki zen urte beran jaiota, 1912an, Antoniok oso ondo gogoratzen zituen txikitako kontuak; eta gazte denborakoak bere bai. Dokumentalaren zati honetan, 11gn minutuan ikusi zeinke zein garbi daukan oroimena Zabala jaunak. Zorionak eta... kapikua bete arte, bete urtetxu bat eskatuko dogu Antonio: 101 urte be, gugaz ospatu daizun!

jueves, 29 de marzo de 2012

Oroimenaren Udabarria Durangon

Durango hasi zen Udaberri Galduaren arrastoa, eta Durangon hasten da gaur ere, Oroimenaren Udabarria. Badira 75 urte, herri lasai hori bonbaz bete ebela Francoren hegazkinek, Santa Maria eleiza, besteak beste, txikituz. Eta gaur, bertoko elizaurrean, ospatuko da oroitzeko ekitaldi bat, gaueko 8etan. Herri ezbardinetako ordezkariekaz, eta kulturaren alor ezbardinetako agerpenekaz, oroimena biztu eta hurrengo belaunaldira pasatzeko ahalegina egingo da bertan. Ea lortzen dogun jende gaztea bertara erakartzea ;-)

Ibon Uriberen Oroimenak

Nunca Mas erakusketaren hasiera ekitaldian Ibon Uribegaz berba egiteko aukerea euki dau Nagorre Ferreira kazetariak. Eta bere etxean bizitako eta kontatu barik egon diren oroimenengaitik galdetu dautso. Amamak ez eutsan kontatu, 18 urte euki arte, bere biraitita fusilatu egin ebela. Eta horrek emon eutson amorrua, familia askotan gertatuko zala uste dau Ibonek. Hona hemen bere testigantza eta gogoetak.