sábado, 25 de febrero de 2012

Hillen lekue

Gotzon Linazak kontatzen dausku bere familian, betidanik jakin dabena: Non dagozen bi gudari hilda eta lurperatuta. Gotzonen familiak 1937an etxe inguruan gudari bi topatu ebezan, zaurituta eta hilda! Lemoako parrokoarengana joan ziran, topatu ebenaren barri eomoten, baina harek ezer ez egiteko agindu eutsen, bertan behera ixteko. Hantxe bertan lurperatu ebezan.  
GOGORATZEA eta JAKITEA
Etxeko guztiak euken jazoerearen barri, eta HILLEN LEKUA deitu deutsie ordutik hona.
Zezeilaren 12an Gotzonek Hillen Lekua erakutsi euskun Galdako Gogora Taldeko kideoi, oroimen historikoa berreskuratzeko.
Bideo honetan ikus-entzun zeinke bere kontakizuna.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO


Ver mapa más grande

No hay comentarios:

Publicar un comentario