Maiatzaren 19an Galdakaoko bonbardaketa handienaren urtemuga da: 74 urte betetzen dira Plazakoetxeko errefugioan bonbak jausi eta 14 pertsona hil zituztela (entzun Libre Asuaren testigantza adibidez).
Horregatik Torrezabal Kultur etxeko zineman bideo emanaldi bat eta lekukoen testigantzak entzuteko modua izango dogula. Sarrera dohakoa da.
Baita Maximo Moreno musika eskolako korala ere entzuteko aukera izango dugu, Belen Madariagaren zuzendaritzapean.
Sarrera librea danez (doakoa), ez galdu aukera hau oroimen historikoa berreskuratzeko: Gonbidatuta zagoz.
Benetan hunkigarria izan zan atzoko ekitaldia, batez be Libek, Kontxik eta Tiburrek kontau ebezanak. Ia datorren urtean be hainbeste jente batzen garan!
ResponderEliminar