Jaiak amaitu ondoren, lanean hasten da Galdako Gogora koordinadora: eguazten honetan batzarra eukiko dogu herriko taldeekaz!
Galdakaoko elkarte eta talde guztiak gonbidatu ditugu, baina interesatuta dagoezen pertsona guztiak ere, Gerra Zibilaren 75 urtemuga ospatzeko ekintzak antolatzeko.
2012ko maiatza eta ekainan egin gura doguzan ekintzak antolatzeko: animatu eta etorri Torrezabal Kultur etxera, arrastiko 7etan, eguazten honetan: Irailak 21ean.
ZALANTZAK ARGITZEKO
Guztion zalantzak argituko dituen testu bat aurkitu du Gerediaga Elkarteak Romako museo baten: Galdakaon egin ziren ekintza militarren apunte bat.
Honela dio: S-81 Bombardamento del nodo arardole (¿?) e ferroviario di Galdacano 13/6/37
Galdakaon 1936ko gerran eta gerraostean jazotakoak gogora ekartzeko eta oroimen historikoa berreskuratzeko
lunes, 19 de septiembre de 2011
1937ko bonbardaketaren irudia
Gerediaga Elkarteak Italian egin zuen lanari esker, Galdakaoko bonbardaketa baten irudiak lortu ditugu, gaur eguneko maparekin lagunduta lekua hobeto kokatu dezagun.
Argazkian, bonbak jausten diren artean, Urigoiti eta Puentelatorre inguruan, kea ikusten da; eta Ibaizabalen alde bietan gaur eguneko auzoak eta etxeak ere asmatu daitezke.
Argazkian, bonbak jausten diren artean, Urigoiti eta Puentelatorre inguruan, kea ikusten da; eta Ibaizabalen alde bietan gaur eguneko auzoak eta etxeak ere asmatu daitezke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)